Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Ad maiorem Nasae gloriam

Amatiño 2015/10/24 00:05
“Alien”, “Blade Runner”, “Thelma y Louise”, “La teniente O`Neil”, “Gladiator”, “Robin Hood”, “Prometheus” eta beste hogeitaka pelikula ezagunen zuzendaria, Ridley Scott, tente-potente plazaratu da oraingoan, “Marte” filmaren eskutik. Nago, ez dela haren ekoizpenik landuena edo jantziena baina bai, segurutik, doako marketinik eskuzabalena bereganatu izan duena. Sekulakoa gero, komunikabideetan "musu" truk (ezin egokiago esan) eskaini zaion aurkezpen-txanpa.

“Evidentemente, sí”

Amatiño 2015/10/21 19:50
Patxi Zabaletak galdetzen zuen atzo (Deia, 2015.10.20): “¿Podría alguien sostener que la madre de la víctima de un accidente de tráfico sufra menos que la de un atentado de motivación política?” Eta Patxik berak erantzun: “Evidentemente, no”. Ez, Patxi: “Evidentemente, sí”. Nabarmen asko, bai. Argi eta garbi, bai. Jakina baietz.

Euskal aitona-amonen bilerarik naroena

Amatiño 2015/10/18 12:25
Aitzol Iturriagagoitia biolin-jotzaile eibartarra izan zen atzo maisu eta gidari Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan eratutako matinéean, segurutik hamabostean behin edo, Euskal Herrian aitona-amonarik gehien bildu ohi duen ekitaldian. Zertarako eta, musika klasikoa entzuteko.

Kontzertua eta konbenioa eztabaidagai

Amatiño 2015/10/15 00:05
Euskal Kontzertu Ekonomikoa, Nafar Konbenioa eta kupoa eztabaidagai ditugu abenduaren 20ko hauteskunde orokorren atarian. Segurutik kezkagarria dira Euskal Herritik kanpora gure ogasun-sistemak sortarazten dituen bekaizkeriak, ulertezinak edo aiherkundeak baina, gaur gaurkoz behintzat, ni gehien arduratzen nauena da ezker abertzalearen zenbait sektoretan nabarmentzen den mespretxua edo gutxiespena.

Udazkena, Ansaberen

Amatiño 2015/10/12 23:30
Urtaro bakoitzak du zertaz harrotu, baina udazkenaren kolore gorrixkak ez du, behar bada, parekorik. Ansabere inguruan behintzat, mila metrotik gorako zelaiak, erreka-zuloak, basoak eta gailurrak "gorritu" dira behingoz, elurrak noiz berriro estaliko zain.

Ura, gasolina baino lau bider garestiago

Amatiño 2015/10/09 00:05
Seguru gero, gasolina ez dela merkea. Are gehiago kontuan izanda, gasolindegira joaten garen bakoitzean litro bat ez ezik, hogei edo berrogei litro erosi behar izaten ditugula. Eta, jakina, bat-batean berrogeita hamar eurokoa atera beharra ez da inoren gustuko izaten.

Oro da hizkuntza, mintzaira eta adierazpide

Amatiño 2015/10/06 18:35
Madrilgo Ateneoak igandero eratu ohi duen “Pensamiento alternativo” hitzaldi-sortaren baitan, Nisa Goiburu artista tolosarrak eskaini zuen, aurrekoan, “Todo es lenguaje” ekitaldia. Saio hirukoitza: hitzaldia lehenik, performancea ondotik eta ikusentzuleekin elkarrizketa gero.

Onegia, mundu honetarako

Amatiño 2015/10/03 00:05
Kazetaritza ez da, izatez, lanbiderik jakintsuena, apalena eta isilena. Baina Antxon Zubikarai (Ondarroa, 1945 – Bilbo, 2015) kazetaria zen. Aurrenengo euskal kazetari-andana lar urriaren kimu apurretakoa. Berak jarri zion letra Athletic-en ereserkiari.

España Foral

Amatiño 2015/10/02 00:05
“Foru-nazioa” proposatu du Urkullu lehendakariak eta José Antonio Pastor bozeramaile sozialistak, berriz, “Mortadelo eta Filemon”en txorakeria erromantiko eta patetikotzat jo. Auskalo oinarri politikorik ote duen lehendakariaren formulak eta, zalantzarik gabe, zilegi da ez onartzea, kritikatzea eta hoberik eskaintzea, baina, nago, iseka-era horrek ez diola batere onik egiten Pastorri berari, ezta mesederik ere euskal alderdi sozialistari.

Hilgo gara zaharrok, jaioko dira berriak, guztiok gara Euskal Herriak

Amatiño 2015/09/29 00:05
Hirurogei urte bete nituenean laguntaldea batu nuen elkarrekin ospatzeko. Hamar urte geroago, berriro bildu ditut. Ordutik hona zazpi adiskide joan dira, azken hatsa bota ondoren. Batek daki, zazpi asko edo gutxi ote diren, estatistika ez da nonbait urruti ibiliko. Estatistika berberaren arabera, auskalo zenbat bilduko ote garen laurogeigarren hamarkadari ekiteko. Are gehiago, naizen hau inori deitzeko moduan izango al da? Erantzuna, hamar urte barru.