Ordesako Soaso naba
Ordesa natura-parkeak 156 kilometro karratu ditu; Eibar, Elgoibar, Soraluze, Mendaro eta Deba udalerriak elkarrekin bestekoa. Hainbat sarrera du eta edozenbat aukera eskaintzen ditu, mendigoizale amorratuentzat nahiz ume eta guztiko familia arruntentzat. Ibilaldirik ezagunena Torla gaineko zelaitik (1.310 m.) Soasoko zirku barreneko “Zaldi-buztan” deritzan ur-jauziraino (1.850 m). Hemezortzi kilometroko joan-etorria, zazpi ordu inguru elurretan eta ordubete-edo gutxiago, elurrik ez bada.
Inguru-minguru guztia euskal itxurazko izenez josia dago. Ara eta Arazas dira Ordesako bertako latsak (gure Araxes, Alzolaras edo Arakil erreken pareko), Soaso deritza lautada guztiari eta Goriz, berriz, gorengo aterpetxeari. Inguruan, Lalarri, Escuain, Bizberri eta urrutiegi joan beharrik gabe, Huesca (Oska) lurraldean bertan, Ayerbe eta Benabarre ezagunez gainera, Regai, Axpe, Gistain, Artazo, Enate, Cenarbe, Ainsa, Escuzana, Estallo, Lusarre, Arrabio, Astazu, Zarra, Escalar eta mordo pila gehiago.
Behetik gora goazela, goitik behera "Soasoko harmailak"
Bide-bazterrean, kandelak, norbera bezain lodikoteak
Soasoko lautada edo naba, aparteko lekua erraketaz ibiltzeko. Barrenean, zirkua
Soasoko "Zaldi-buztana", zirkuaren magalean
Eta "Zaldi-buztana"ren gainetik, Monte Perdido (3.355 m.) inguruko gailurretako bat