Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Loiuko aireportuaren segurtasun-zalantzak

Amatiño 2016/05/15 10:00
Auskalo Loiuko aireportuko seinale-zerrendak zein kontrol-mota duen zuzendaritzaren aldetik. Baina inoiz sumatuko banu hegazkinen segurtasuna bertako euskara-mailaren pareko dela… zalantzan jarriko nuke hegazkina hartzea erabaki zuzena ote den.

Energia: urrezko haria

Amatiño 2016/05/12 17:40
Iaz, 11.480 milioi euro eskuratu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru-ogasunek zergatan. Kopuru honen ia %12a (1.500 milioi) bi enpresa soilen artean ordaindu zuten, Iberdrolaren eta Petronorren artean, hain zuzen. Biak energia-enpresak. Biek dute euren egoitza Bizkaian. Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo baleude, erabat bestelakoa litzateke kontua. Datuok El Economista egunkariak laburbildu ditu (2016.04.21).

Kamera berria, irudi zaharrak

Amatiño 2016/05/09 00:05
Djokovicen eta Murrayren arteko tenis-openaren finala telebistaz bart jarraitu duenak ikusi ahal izan ditu – nahiz, behar bada, jabetu ez--, inoiz aurretik sekula ikusi gabeko irudiak. Arrazoia, estreinako erabili izan den kamera-mota: drone itxurakoa, baina ez hegalaria, kablez lotua baizik.

Seigarrenaren ikuspegia

Amatiño 2016/05/06 09:00
Aurreko arratsaldean entzun nion gazte bati Euskadi Irratian, zein erraz sortu daitekeen enpresa bat Estatu Batuetan. Hogeita lau ordutan. Ezagutzen omen zuen bere inguruan kasua, lagunen batena, zeinek pare bat urtez negozio txiki bat abian jarri zuen, gero, irabaziekin, Masterra ordaindu ahal izateko. Honelakorik ez da, gero, batere ohikoa gure artean.

Aqua

Amatiño 2016/05/03 16:35
Beste behin, hogeitabatgarrenez, Gaztela eta Leongo eliza katolikoak antolatu du “Las edades del hombre” deitu erakusketa non, aldez aurretik erabakitako gai nagusi baten inguruan, bere barrutiko arte-lanak biltzen dituen. Aurtengo gai nagusia “Aqua” (ura) da, eta Toroko* (Zamora) Kolejiatan eta Hilobi Santuaren elizan barrena azaltzen da erakusketa parea.

Ez dira datu onak

Amatiño 2016/04/30 18:00
Lehen hiru hilabeteko langabeziaren datuak ez dira txarrak, baina ezta onak ere. Espainiakoak, 2011ko orokorrak baino hobeak baina iazkoak baino txarragoak. EAErenak, antzerakoak. Eta nafarrak, aldiz, 2011koak zein iazkoak baino txarragoak. Hala ere, egia ere bada, hiru datuok iazko martxoaren 31koak baino hobeak direla: 15,8 (EAE), 17,1 (NA), 23,8 (ESP).

Nazien urrea, Galiziako wolframioa eta Lezamako igeltseroa

Amatiño 2016/04/27 19:15
Eibarko Club Deportivoarekin estreinako joan nintzenean eskiatzera Candanchura (1963?) eta Canfranc-eko tren-geltokiko ostatuan lo egin, amesgaiztorik txarrenean ere nekez suma nezakeen hogei urte eskas lehenago Gestapokoak bizi izan zirenik bertan, laurogeitaka tona urre pasatu zirenik ezkutuan handik eta mendate mehar hura Alemaniatik ihesi etorritako juduen isilpeko igarobide izan zenik.

Gure industriaren defentsan

Amatiño 2016/04/24 17:55
Hona non jakin dugun, holakoren batean, “industriarik gabeko Herriak ez duena etorkizunik”. Lanik falta ez denean lanpostuak ez du lar balio izaten; ezta industriak ere, edozein pegoratan tailertxo bat dagoenean. Aspaldiotan, ordea, lan-aukerak gero eta gehiago balio du eta, orain dela urte gutxi besterik iruditu arren, azkenean amaitu dugu sekulako manifestazioa egiten “gure industriaren defentsan”. Hamaika ikusteko jaio ginen!

Datorkigun mundua

Amatiño 2016/04/21 20:50
Etorkizuna ez da gero batere erraza gaur eguneko gizartearentzat, oro har, eta, zer esanik ez, lan-merkatura estreinako atera behar duen gazteriarentzat edo sortu beharreko enpresa txikientzat. Baina, datorkigun mundua... sekulako txarrena al da? Aurreko belaunaldiek abagune errazagorik aurkitu al zuten?

Photoshop analogikoa

Amatiño 2016/04/19 19:35
Photoshopak, photoshop digitalak alegia, hogeiren bat urte baino ez ditu. Hala ere, irudia irudi denetik behintzat, betidanik egon izan da jatorrizko itxura aldatzeko grina eta joera. Digitalaren ekarpenik handiena ez da edozer aldatzeko eskaintzen duen sekulako ahalmena, behin aldatuz gero berriro lehengora itzultzeko aukera paregabea baizik. Aldaketa digitala kendu-ipinikoa da, joan-etorrikoa. Analogikoa, ostera, joanekoa baino ez. Ez du bueltarik.