Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Materia ilunaren bila

Amatiño 2016/08/04 00:05
Bistan dugun materia guztia, ezagutzen dugun unibertsoaren %80 baino ez da. Ikusi ez arren, egon badagoen gainerako %20 horri “materia iluna” deitzen zaio. Eta izan baden baina oraingoz, inoiz, inon, ez dakusagun materia ilun horren bila dihardute, Canfranc-eko Lurpeko Laboratorioan, Aragoitik Biarnora bitarteko tren-tunelpean, Tobazo mendiaren (1.980 m.) harkaizpeko 850 metroko sakontasunean.

Loiolako Iñigo, ile kizkur eta gorrizta

Amatiño 2016/08/01 00:05
San Ignazio omen da euskal hiritarrik unibertsalena, munduan zehar euskaldunik ezagunena. Haatik, zehatz, ezagunena ez da behar bada Azpeitian jaiotako Iñigo Lopez Loiolakoa, 1521an Iruñeko guduan zauritu ostean erlijio-konbertsioa izan eta Jesusen Konpainia sortu zuen Ignazio Loiolakoa baino.

Langabezia, oro har, lehengo lepotik burua

Amatiño 2016/07/29 00:05
Ehunekoetan behintzat, langabeziaren datuek lehengo lepotik jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan zein Espainian, eta txarrera egin dute Nafarroan. Hain zuzen, hiru herrialdeetan nahiz Espainia guztian, 2011 urtetik honako daturik ontxoenak dira eta Nafarroan, berriz, azken hiru urteotako eskasenak.

Arnousse haran galdua

Amatiño 2016/07/26 16:55
Neguan, elurretan, mendi-eskiaren paradisua omen da. Udaberrian, berriz, batere arimarik gabeko ez ohiko mundu paraleloa. Arnousse haran galdua.

Izaskun, Carthagoko Foro Erromatarraren zaharberritzailea

Amatiño 2016/07/23 00:05
Izaskun? Nongoa zara? Galdetu nion Cartagenako Foro Erromatarraren zaharberritzaleari eta berak erantzun, sarri berdintsu erantzun behar izan duenaren etsipenaz: “Hemengoa, bertakoa, Cartagenakoa”. Eta izen hori? “Aita Zumarragan egon zen aspaldi lanean eta…”

Kanpezuko erreka-igerilekua

Amatiño 2016/07/20 00:05
Kanpezu da, segurutik, isuri atlantikoko euskak herritarrok gutxien ezagutzen ditugun hirietako bat. Izan ere, itsasaldetik ikusita behintzat, Kanpezu ez dago “inorako bidean”. Nolabait esateko, Lizarrara apropos joateko edo izan ezik, ez dago Kanpezuraino hurbildu beharrik beste ohiko norabait abiatzeko.

Ez nuke ezustean hil nahi

Amatiño 2016/07/17 00:05
Adiskidea hil zait. Ni baino urtebete zaharragoa. Lagunarteko bosgarrena, azken bolada honetan. Bata bestearen ondoren. Auskalo zergatik baina, lagun askok egin beharreko dena egin izan dugu aldi berean: lehen jaunartzea, ikasketak, lanean hasi, ezkondu, seme-alabak izan, aitondu… Orain, berriz, badirudi denok aldi berean hiltzeko txanda heldu dela.

Rafael Anchia, Ipuruan

Amatiño 2016/07/14 15:20
Rafael Anchia, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, atzo izan zen Ipuruan, denboraldi berriko lehen entrenamendua bertatik bertara ikusten, Mikel Larrañaga presidente-orde eibartarrarekin batera. Armaginen elastikoa jantzi eta saio guztia urbitsetan irentsi omen zuen.

Ehun urtez gorrixkatu zen hondartza

Amatiño 2016/07/13 00:05
Muskiz eta Zierbena arteko La-Arena hondartza da, Bakiokoaren ondotik, Bizkaiko hareatzarik handiena eta jenderik gehien biltzen duten lauetako bat. Baina, horrez gainera, badu beste berezitasun nabarmen bat: bertako harea gorrixka da. Are gehiago, gutxi zein asko, oinak eta eskuak gorritu ditzakeen harea, ehun urte luzez burdin-meatzen ustiaketak utzitako jaraunspena.

Taormina eta Verona

Amatiño 2016/07/10 00:05
Asteburu honetan “Madama Butterfly” opera (Giacomo Pucini, 1904) eskaini da Sizilian, Taorminako greziar antzokian (K. a. VII. mendekoa). Hainbatek Donostiatik bertatik ikusi dugu, zuzen-zuzenean, Principe zineman. San Telmo plazako aretoa gainezka eta 60 urtetik gorako emakumea erabat nagusi. Bikote bila ari diren jubilatuek operara joan beharko lukete, eta ez tabernatara.