Emakumeentzako moduko thrillerra
Amatiño
2016/10/25 00:10
Nago, ez ote zitzaion liburu-kritika lar eskuzabala egin eta, orain, film-kritika, aldiz, estuegia. Aitortu behar dut, behintzat, ezin izan nuela nobela amaitu eta pelikula, ostera, erdipurdikoa baino dezente hobea iruditu zaidala.
Erantzunik ez
Urrezko hiria
Amatiño
2016/10/22 15:15
Ederra gero, zoragarria, kanpotik zein barrutik, Banda Sinfonikoaren kontzertuaz atzo, estreinako, jendeari ateak ireki zizkion Musikene ikastegiaren eraikuntza. Honako honekin eta lehendanik dituenekin (San Telmo, Kursaal, Koldo Mitxelena, Basque Culinary Center, Tabakalera, Chillida-Leku…) ezin ukatu Donostiak eskaintzen duen kultura-azpiegitura pare gabea, donostiarren arrangurak eta intziriak nekez ahituko diren arren.
Cerretania, Sirtaniya eta Cerdanya
Amatiño
2016/10/19 00:05
Cerdanya da Pirinioetako haranik zabalena -- ia bi Aran edo hiru Baztan bestekoa, Gipuzkoa erdi ingurukoa--; eta, segurutik, historiarik eta ondarerik oparoena azaltzen duena. Trikuharriak, arte erromanikoa, azken gerretako bunkerrak eta Europako eguzki-laberik handiena*. Gastronomia ona eta turismo aktiboaren paradisua: 70 disziplina ezberdin. Dena 1.200 metrotik gora. Nork eskain dezake gehiago?
Jauzi egin artekoa
Amatiño
2016/10/16 00:05
Behin jauzi eginez gero, minutu eskas bat baino ez da. Beldurtzeko, izutzeko edo zirrara sumatzeko baino zatia laburragoa. Eta barrenera heldu bezain laster, ezinbesteko galdera: hau al zen guztia?
Australiar angulak arrautzatan
Amatiño
2016/10/13 00:05
Umetatik entzun izan dugu angulak Sargazoen itsasoan jaio izaten direla, Ternua eta Karibe artean, eta Mexikoko golkotik Europaraino Atlantikoan zehar datorren itsaslaster beroaz baliatuz, euskal ibaietan barrena sartu ohi direla igeritan, euskaldunok Gabonetan jan ditzagun.
Ezaguera-kontua
Amatiño
2016/10/10 00:05
Pedro Migel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitatearen katedraduna eta Donostia International Physics Center fundazioaren lehendakaria, Teknologiaz doctor honoris causa egin berri dute Finlandiako Aalto Unibertsitatean. Zorionak.
Gaur jai… zergatik ote?
Amatiño
2016/10/07 00:05
Gaur jaieguna da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ni oker-oker ez banago, nire seme-alaben giroan behintzat, gaur jai egingo duen jenderik gehienak ez daki zergatik egingo duen. Behar bada, sumatzen dute arrazoi politikoren bat-edo tartean dela, baina nekez gehiago.
Urdaneta, eguzkiaren kontrako itsasbidegilea
Amatiño
2016/10/04 22:00
Miguel de la Quadra Salcedo enkarterritarrari (jatorriz Pobeñakoa, sortetxe eta guztikoa) jaramonik egingo badiogu, Andres Urdaneta ordiziarra da sekula historian izan den euskal itsasgizonik garrantzitsuena, Elkano, Legazpi, Okendo, Txurruka, Blas de Lezo eta gainerako guztiak baino nabarmen gehiago.
Rafa Agirreren oreka eredugarria
Amatiño
2016/10/01 23:30
Bere herrian eta giroan bazen gero norbait Rafael Agirre Maiztegi, hamabi apaiz bildu baitzituen hiletako aldare-inguruan. Lagun zintzoa, langile kementsua, profesional ordenatua, pertsona orekatua, kirolzale amorratua, emazteari den-dena kontatzen dioten horietakoa. Minbiziak eraman du ziztu bizian baina ez, ordea, haren orekarik gainditu.
Jon Braun indio txikiaren aita hil da
Amatiño
2016/09/28 23:25
Jon Braun indio txikiaren aita hil da gaur, Zarautzen, 82 urte zituela. Azken bost hamarkadotako bizpahiru belaunaldiok behin eta berriz abestu izan ditugun ehundaka haur-kanta utzi ditu, hirurogei inguru diskotan barrena.