Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Lauaxeta, Lorca eta Miguel Ángel Blanco

Lauaxeta, Lorca eta Miguel Ángel Blanco

Amatiño 2017/04/12 00:05
Lauaxeta hil zuten abertzalea zelako. Lorca, sozialista eta homosexuala zelako. Zergatik hil genuen Miguel Ángel Blanco? Zenbat urte behar izango ditugu Miguel Ángel Blanco bezalako etorkinei "gure munduan leku bat" egiteko?

Jon Maiaren Ele! Lauaxeta-Lorca agerkizuna nolabaiteko 'performance' bat da, bi poeten gomutagarri moldatua eta, oro har, kultura-mestizajea aldarrikatzeaz gainera, 1960ko eta 1970eko hamardadetan hainbat espainiar erregiotatik Euskal Herriratu ziren etorkinen omenetan burutua.

Funtsean, iazko abuztuan Chillida-Lekun azaldutako Arratsberan, García Lorca gogoan deitu ikuskizuna du oinarritzat, Jon Maiaren beraren gidoiaz egituratua eta jantzia. Ikusia ikusi, beldur naiz, ordea, orduko kimua eta ote zen ondoko fruitua baino emankorragoa gertatu.

Behar bada, Jon Maia (bertsolaria), Gorka Hermosa (soinu-jotzailea), Jesús Prieto “Pitti” (gitarra-jotzailea), Ana Salazar (“cantaora”), Angela Carbajo de Lera (“bailaora”) eta Arkaitz Pascuas (dantzaria) zein baino zein hobeki aritu ziren eta euren gaitasuna ez dago, segurutik, zalantzan. Nago, baina, bildutako ahalak ez ote ziren urritxo suertatu ordu eta erdiko programa ganoraz eta gutxieneko liluraz osatu ahal izateko.

Azkenean, “Munduan leku bat poemaren biluztasunak amaitu zuen bilbatzen ordu arteko jantzi-nahia, eta Jon Maiaren mintzaldi soilak asetu, berriz, entzulego gosetiaren itxaropena.

.

Ele! Lauaxeta-Lorca, Donostiako Antzoki Zaharrean, aurreko gandean

Bastidorez kanpo

Emanaldiaren ondotik,  ETAren burukide ohietako batekin tope egin eta, bezperan Baionan gertatua ezinbesteko mintzagai izaki, ondoko gogoeta egiteko beta izan genuen elkarrekin.

Lauaxeta hil zuten abertzalea zelako. Lorca, sozialista eta homosexuala zelako. Zergatik hil genuen Miguel Ángel Blanco?

Zenbat urte behar izango ditugu Miguel Ángel Blanco bezalako etorkinei (gurasoak Orensetik etorriak) "gure munduan leku bat" egiteko?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: