Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Marra gorriaren gainetik

Marra gorriaren gainetik

Amatiño 2017/04/06 13:45
Dani Alvarezek eta Amets Arzallusek elkarrekin frogatu dute, gaur goizean, euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean egin daitekeela, betidaniko marra gorri hori gainditzerik badagoela, beti ere solaskide biak bestearen hizkuntza bat-batean ulertzeko gauza badira.

Larunbaterako iragarri den ETAren armagabetzea dela-eta, Radio Euskadik ordu eta erdiko programa berezia eskaini du gaur goizean, Baionatik eta Daniel Alvarezen eskutik. Ez dut nik osorik entzun baina bai, ordea, parean egokitu, 9:40ak aldera Danik Amets Arzallusi egin dion bost minutu inguruko elkarrizketa.

Armagabetzeaz hitzegin dute, jakina, baina hori ez da nabarmenena izan. Azpimagarragarriena, nire ustez, benetan ez ohikoa, zera izan da: kazetariak gaztelaniaz galdetu diola eta bertsolariak, berriz, euskaraz erantzun. Ez dut esango estreinakoz izan denik, baina bai behintzat zeharo "estraineko", nik dakidalarik ez baita sekula horrelakorik –eta are gutxiago honen une nabarian-- gertatu.

Euskararen eta gaztelaniaren arteko alde handia tarteko, betidanik uste izan dugu euskaraz nekez erabili zitekeela katalanez edo galizieraz hain normal eta sarri erabili ohi den formula. Alegia, galdegileak zein erantzuleak egitea nork bere hizkuntzan, bitarteko itzultzailerik gabe; baina, horra non, Danik eta Ametsek elkarrekin frogatu duten euskaraz zein gaztelaniaz ere aldi berean egin daitekeela, betidaniko marra gorri hori gainditzerik badagoela, beti ere solaskide biak aurrean dutenaren hizkuntza bat-batean ulertzeko gauza badira.

Zorionak bioi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: