Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ihesi doan etsaiari kandela biz argi

Ihesi doan etsaiari kandela biz argi

Amatiño 2017/04/08 20:00
ETAren armagabetzearen inguruko attrezzoa dela-eta, hainbatek pentsa dezake EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos ez ote diren inozoegi izan horren eskuzabal jokatzeko. Gaztelaniaz ezagun samarra den esaerak dioenez, ordea, "ihesi doan etsaiari zilarrezko zubia". Eta, euskara zaharrean, "etsaiari kandela biz argi".

Franco diktadorea armatan altxatu zen 1936an eta 1975ean hil, gehienoi izugarri luze egin zitzaigun ia 40 urteko diktadura ostean. ETA 1959an armatu zen txispaz eta ia 60 urte geroago armagabetu da. ETAk Francok baino hogei urte gehiago iraun du armetan jarria. Franco ohean hil zen eta ETAk ezkutuko zuloren batean dirua hilzorian, zerraldo. Ez, behintat, zutik. 

ETAren zein ezker abertzalearen erritmoak beti izan dira zeharo geldoak eta, beti ere, arrunt berantak.  1977ko amnistiaren inguruan Xabier Arzalluzek zera esan zuen: “No venimos para rascar en el pasado. Venimos de cara al futuro a construir un nuevo país en el que valga la pena vivir y en el que todos podamos vivir”. ETAk, ordea, ez zuen inoren bizitzarik lehenetsi, eta ezker abertzaleak ia bi belaunaldi behar izan ditu Arzalluzek duela berrogei urte esandakoaz jabetzeko. Zergatik orduan ez eta orain bai?

Jaio zenetik (1959), amnistia denon artean lortu (1977) eta kartzelak hustu arte, ETAk 60 lagun hil zituen; geroztik, berriz, espetxeak ostera ere betetzeaz gainera, 860 hildako inguru utzi ditu bazterrean. Zertarako? Auskalo! Armatuak nahiz armagabetuak, ez dute oraindik arrazoirik eman. Are gehiago, armagabetzeko orduan zabaldutako gutuna, nondik nora atera jakin ere ez dakiten lau gizagaixoren (zentzurik literalenean) adierazpen patetikoa baino ez da. 

ETAren armagabetzearen inguruko attrezzoa dela-eta, hainbatek pentsa dezake EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos ez ote diren inozoegi izan horren eskuzabal jokatzeko. Gaztelaniaz ezagun samarra den esaerak dioenez, ordea, "ihesi doan etsaiari zilarrezko zubia". Eta euskara zaharrean, berriz, Jabier Kaltzakorta euskaltzain markinarrari jaramonik egingo badiogu, "etsaiari kandela biz argi".

Anonimoak dio:
2017/04/09 16:19
Francoren 40 urteko diktadurapean milioi bat hilik izan ziren denetara. ETAren 60 urteko diktadurapean 940. Alde nabarmena gero!
Amatiño
Amatiño dio:
2017/04/09 23:52
Francoren aginte-garaian ez ziren milioi bat lagun hil, 500.000 inguru baizik: 300.000 elkarren kontrako frentean, 1936-1939 gerran zehar, eta 200.000, erretagoardian: 50.000 errepublikanoen aldean, 100.000 frankisten zona nazionalean eta 50.000, gerra amaitu osteko diktadura-errepresioaz.
 
Hain zuzen ere, bera agintean zela Francok ez zuen demokraziarik ezagutu eta, beraz, ez zuen inor demokrazia-garaian hil. ETAk, aldiz, 860.

Nonbait, zure logikaren arabera, Gernikako bonbardaketak ez luke gogoan hartzerik ere merezi, naziek 126 “besterik” ez zutelako hil.
Jaime
Jaime dio:
2017/04/11 14:55
Zure erantzunaren azken zatia, Gernikaren bonbardaketarena hain zuzen ere, mingarri ez ezik iraingarria ere gertatzen da edozein abertzale batentzat. Beraz, hemendik aurrera ez duzu nire iruzkinak jasan beharko. Gaizki esanak barkatu eta ongi esanak onartu.
Izan untsa.
Amatiño
Amatiño dio:
2017/04/11 22:12
Ezin gero asmatu... ala niri idazten ahaztu zait ala zuri irakurtzen? Baina egizu nahi duzuna.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: