Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Enpresek utzi egin diote komunikabideen mende egoteari

Enpresek utzi egin diote komunikabideen mende egoteari

Amatiño 2017/04/20 00:05
Iraultza digitalari esker, enpresak konturatu dira ez dutela denerako komunikabide tradizionalen laguntzarik behar. Orain arteko bitartekotzarik gabe ere, jendearengana iritsi daitezkeela, artez arte. Eta lehia bizian hasiak dira.

Enpresek utzi egin diote ohiko komunikabideen zain eta mende egoteari euren jardueraren berri emateko. Arrazoiak denetarikoak dira:

 Lehen eta behingoz, ohiko komunikabideen (prentsa, Irratia eta telebista) informazio-hierarkiak ez dio enpresen interesei erantzuten, irakurleei interesatzen omen zaienari baino. Eta, jakina, irakurleari zer ardura zaion eta zer ez, komunikabideek erabakitzen dute, eta ez enpresek. Enpresetako komunikazio-arduradunen eta komunikabideetako kazetarien helburuak ez datoz bat.

 Komunikabideek gatazka azpimarratzen dute (news, bad news edo good news no news) enpresek sosegua nahiago duten artean. Adibidez, komunikabideek edozein enpresaren lan-istripurik txikienaren berri emango dute nabarmen, baina nekez, ordea, enpresa berberak istripuak ekiditzeko eta segurtasuna areagotzeko indarrean dituen programen berri.

 Edozein enpresa handik gero eta sarriago sortzen ditu bere bezeroei dagozkien albisteak, nahiz komunikabideek hartaz batere eman ez argitara, “informazio orokorra” ez direlakoan. Eta, ondorioz, enpresek diote euren baitan: “inork ez baldin badu gure izenean kontatzen, guk kontatuko dugu eta komunikabideekin lehian sartu behar baldin badugu, sartu egingo gara”.

 Are gehiago, edo zer esanik ez, enpresak jabetu diren heinean, komunikabide tradizionalak maldan behera doazela, gero eta konfiantza gutxiago eragiten dutela jendearengan eta, paradoxa bada ere, enpresa komertzialen weborriak komunikabide serioen (?) informazioa baino sinesgarriagoak suertatzen direla.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: