Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Erabakirik popularrenak ez dira beti abertzaleenak

Amatiño 2017/05/28 00:05
Donostiako Udalak erabaki zuen, 1906ko abenduaren 26an, “Herriaren onespena merezi zutela” bai "1878ko otsailaren 28an lehen kontzertu ekonomikoa hitzartu zutenek" eta “baita hurrengo kontzertuak kudeatu zituztenek ere”.

Futbola, algoritmo arrakastatsuaren bila

Amatiño 2017/05/24 00:05
Mutikotan, futbola kirolarien arteko jolasa zen, eta hartaz gehienbat zekitenak entrenatzailea eta masajista baino ez ziren. Gero etorri ziren estrategak, ondotik filosofo eta psikologoak eta, aurrera begira, matematikoak eta informatikoak izango dira. Hasieran esparru fisikoa zen nagusi, gero emozioa, ondoren talentua eta orain, berriz, sistematizazioa. Algoritmoen garaia da.

Behiak jezten dakien Justizia ministroa

Amatiño 2017/05/21 00:05
François Bayrou biarnotarra izango da Macron gobernuaren Justizia ministroa. Baserri-girotan hazia eta hezia, letra klasikoetan da graduatua, literatura du gustuko eta Nafarroako Henrike III.a zena eredutzat. Europa zale sutsua eta “hirugarren bidearen” aldarrikatzaile, ez da arrotza Sabin Etxean.

Ehun urtean pikutara joan ziren guantxeak

Amatiño 2017/05/18 00:05
“Siempre los españoles controvertían los nombres de las cosas, despreciando los vocablos de los nativos. Cuando se reparó para rastrearles sus costumbres, no hubo quien diera razón de ello” (Gómez Escudero).

Ez, behintzat, Kataluniaren bizkar

Amatiño 2017/05/14 00:05
EAJ eta PP alderdien arteko hitzarmenak, batetik, eta Urkullu eta Rajoy gobernuen artekoak, bestetik, Kataluniaren estrategiaren kaltetan izan omen dira. Horrela salatu du ezker abertzalearen hainbat ordezkarik. Behar bada arrazoi dute baina, galdetze aldera baino ez…

“Uharte polita”, non txoriak ez diren gizakiez izutzen

Amatiño 2017/05/10 00:05
La Palma “uharte polita” da. Honelatsu dio turismo-lelo ofizialak. Baina, polita baino gehiago, baketsua da (txoriak ez dira gizakien beldur), mendi-ibiltarien paradisua (itsasbazterretik 2.416 m. arte hamaika bidezidor) eta izarrak behatzeko talaia aparta (munduko hiru onenetako bat).

Udaberriko elurrak berriz zuritu mendiak

Amatiño 2017/05/08 00:05
Jendea eguzki-gose da. Atzo eguerdian hondartzara hurreratu baino ez, uda-giroa noiz behingoz etorriko, irrikaz zain gaudela sumatzeko. Hala ere, Antzuolako Olazabalgo amama zenak esan ohi zuenez, “Sanjuanak arte, ez azpiko gonarik gorde”.

2009ko datu berberak

Amatiño 2017/05/06 00:05
Langabezia, apurka-apurka, emeki-emeki, murrizten ari da. Nafarroan (%10,3), Euskal Autonomia Erkidegoan (%11,9) zein Espainia osoan (%18,8), 2009ko datu berberetara heldu gara. Krisialdiaren aurreko 2007 urteko datuetatik urruti samar, ordea.

Kartzela-zigorraz amaitu dutenen argimutilak

Amatiño 2017/05/04 23:50
Duela berrogei urte, euskal abertzaletasunaren bi ikuspegi kontrajarriek tren bana hartu zuten. Norabide batekoek, eragozpen, zailtasun eta muga guztiekin, atzoko hitzarmenen ahalak ordezkatzen dituzte. Besteak, 44 urteko kartzela-zigorraz amaitu dutenen argimutilak izan dira.

Enpresari izateko ordurik hartu beharrik ez

Amatiño 2017/05/02 00:05
Ez diot, ugazaba koitaduei laguntzeko, diru-bilketarik eratu behar denik. Ezta denei txapeldun-domina zor zaienik ere. Baina enpresari izatea zenbaitek uste bezain errentagarri eta onuragarri balitz, ez ote legoke jende gehiago enpresari izateko leihatilaren errenkadan? Nik dakidanez, gaur gaurkoz, ez dago sartzeko ordua eskatu beharrik ere.