Bada giro
Amatiño
2020/10/28 10:30
Txirrindularitza gustuko edo ez, bazkalosteko "Ez da giro" eta "On tour" saioek erakutsi digute txukun asko egindako jardunaren lagina, kalitatezko emaitza eta kategoriazko lan-taldearen profesionaltasuna.
Erantzunik ez
Dataismoaren muga
Amatiño
2020/10/26 11:15
Dataismoa ez da, oraindik behintzat, erlijio bat. Ezta, agian, ideologia bat ere. Baina bai, behar bada, filosofía bat. Bai, behintzat, barrena, joera nabarmen bat. Inoiz jainkotuko ez omen dena, “aberatsek gero eta aberatsago izaten jarrai dezaten betiko behargin konbentzionalak behar izango dituztelako”.
Potro-igurtzailearen teoria antropologikoa
Amatiño
2020/10/23 10:45
"El mundo vasco ha producido muchos tocapelotas y yo pertenezco a esa tradición, a la de los tocapelotas vascos. El tocapelotas perfecto es aquel al que fusilarían todos los bandos porque no se encuentra a gusto en ninguno" (Juan Luis Arsuaga. Alfaguara, 2020).
Industria, alternatiba bakarra
Amatiño
2020/10/20 10:00
Trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa txoriak eta loreak baino zerbait gehiago dira. Unibertsitate eta Lanbide Heziketa onik gabe ez dago berrikuntzarik. Berrikuntzarik gabe ez dago lehiakortasunik. Lehiakortasunik gabe ez dago eraldaketa industrialik. Eta eraldaketa industrialik gabe ez da zorioneko trantsizio energetikorik sekula izango.
Liburuak ere badu historiarik
Amatiño
2020/10/18 09:00
Irene Vallejok gaia ezagutzen du, gogotik maite eta pilpiraz idazten, erraz, argi, garden eta… gazte. Ondorioak, nahitaez, ona baino ezin du izan. “El infinito en un junco”, fikzio-tankerako edo narrazio-moldeko saiakera, hainbat nobela baino entretenigarriagoa da eta edozenbat historia baino adierazgarriagoa.
Zer da esportagaitzagoa, teknologia ala kultura?
Amatiño
2020/10/15 10:00
Lehen hamar espainiar markarik globalenen artean, bat baino ez da enpresa industriala. Eta, hain zuzen ere, bera baino ez euskalduna. Sekula historian izan den nazioarteko teknologia-merkaturik leihatuenean, errazago ote industria-tresna eraginkorrik erdiestea kultura-emari arrakastatsua lortzea baino?
Francok lauburua eta esbastika nahastu zituenekoa
Amatiño
2020/10/12 09:00
Esamesa ezaguna da, Francok Hitlerri oparitu nahi izan ziola Goyaren “La marquesa de Santa Cruz” deritzon margoa, bertan esbastika bat pintatuta agertzen zelakoan, markesak eskuan daraman musika–tresna hornitze aldera. Auskalo zein ote, Francoren azken asmoa, baina Hitlerrek ez zuen sekula koadrorik jaso, are gutxiago esbastikarik ikusi… lauburua baino ez zen-eta.
Jon, non zaude?
Amatiño
2020/10/10 10:00
Grande Days, Xabier Erkizia eta Elena Setién elkarrekin bildu ziren aurreko igande iluntzean, Donostiako Antzoki Zaharrean, Jon Miranderen hainbat poema musikaturen diskoa (“Mirande" – Forbidden Colours 2020) aurkeztekotan. Horixe zioten behintzat deiak eta erositako sarrerek.
Bai prestatuenak, ez prestuenak
Amatiño
2020/10/06 10:00
Pandemia dela-eta, urte latzak izango omen dira hurrengoak. Epe motzean, dagoenari heldu beharko zaio, baina, aurrera egingo badugu, ez da aski izango lehengoari begira gelditzea.
Gernikatik New Yorkera, Berlinen zeharreko odisea
Amatiño
2020/10/03 14:10
Ez da gero erraza ia lau urteko testuingurua ordubetez islatzea eta are zailago, segurutik, 507 eguneko barne-egunkaria monologo batez laburbiltzea, baina Bernuesek, Telleriak, Rikartek eta Salvadorrek lortzen dute elkarrekin, ordubete soilez, historiako pasarte interesgarri bezain entretenigarria eskaintzea.