Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kapitalismoa berrasmatu beharra

Kapitalismoa berrasmatu beharra

Amatiño 2021/08/05 09:00
Kapitalismo eraberrituak erantzun behar izango die ingurumenaren erronkari, erakundeak indartzeari zein desberdintasun ekonomikoak gainditzeari. Eta, azken alor honi dagokionez, liburuak zera jasotzen du: “Kooperatibei esker, Euskal Herria nazioa balitz, munduko bigarren diru-sarrera desberdintasunik txikiena izango luke."

Financial Times egunkariak Urteko Nagozio Libururik Onena izendatu zuen iaz Rebecca Henderson irakaslearen Reimagining capitalism in a world on fire. Urtebete geroago kalean da, gaztelaniaz, Reiventar el capitalismo en un mundo en conflicto (Profit, 2021) delakoa, José Blancoren hitzaurre eta guzti.

Harvard Univertsitateko irakasle honek ez du zalantzan kapiltalismoa denik sekulako sistema ekonomikorik onena. Kapitalismoak egin omen gaitu inoiz baino aberatsago eta libreago. Baina, aurrera egingo badu, klima-aldaketari eta planetaren osasunari erantzun beharko die.

Kapitalismoa bidea berraurkitu behar du, bere burua orekatu. Are gehiago, erakunde politikoen merkatu-kontrola gero eta urriago, hedabideak baldintzatuago, botere judiziala menpeago eta demokraziaren balioak ahulago sumatzen diren garai honetan.

Klima-aldaketa eta iraunkortasuna erronka kritikoak dira, eta sektore ekonomikoek izan behar dute aurrenak euren helburuak autoerregulatzen, kontsumitzaileekin batera gizarte mailako xede bateratua hitzartzen eta joko demokratikoa aldarrikatzen zein politikagintzari erantzukizuna eskatzen.

Teoriatan eta esne-berbetan jardun ez ezik, Hendersonek bi eredu zehatz* azpimarratzen ditu, Alemania eta Danimarka, non, besteak beste, biltzen diren lau faktore esanguratsu, alegia: sistema politiko inklusiboa; ahalik eta ekonomiarik igualitarioena; gobernuaren, enpresen eta sindikatuen arteko elkarkidetza eta hezkuntzaren (lanbide heziketa) aldeko jokabide nabarmena.

• Egileak Mondragon Kooperatiba Taldeak eta Mondragon Unibertsitatea ere aipatzen ditu

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: