Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal Herriko Gazte Orkestraren maila ona ezin ezustekotzat jo

Euskal Herriko Gazte Orkestraren maila ona ezin ezustekotzat jo

Amatiño 2021/08/10 12:00
Igande arratsaldez, Euskal Herriko Gazte Orkestrak estreinako jo zuen Donostiako Hamabostaldiaren programa barruan. Orain 40 urte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) sortu zenean, inori ez zitzaion burutik pasatu ere, belaunaldi bat geroago, nagusien harrobiarenak egingo zuen gazte orkestraren batek parte hartuko zukeenik goi mailako profesionalen pare.
Euskal Herriko Gazte Orkestraren maila ona ezin ezustekotzat jo

German Ormazabal, EGOren bateratzailea

Ahaztu egin zaigun arren, 1982an Euskadiko Orkestra Sinfonikoa sortu berriak lanpostuak eskaini zituenean, musikari-merkatua nabarmen urria zen euskal gizartean. Gogoratu besterik ez, Valentziako udalerri-bandetako haize-jotzaile askok sekulako mauka aurkitu zutela Euskal Herrian, baita Europa ekialdeko sokako edozenbatek ere. Frantsesik ere ez zen nonbait falta izan, muga hurkoa tarteko.

Berrogei urte geroago, Euskadiko Orkestrak (EO), lehen mailaz jabetzeaz gainera, aparteko harrobia (16-27 urte) du Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) esparruan eta, hau gutxi iritzita, behetik gora datozkio 15-19 urteko Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO) eta 9-14 urteko EIO-Txikia.

Paraleloan, berriz, indarrean diraute 1879an sortutako Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, 1922ko Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta 1974eko Iparraldeko Orkestra – Orchestre Symphonique du Pays Basque delakoak.

Kultura eremuaz aparte, ezin aipatzeke utzi, Hezkuntza arloan, Iñaxio Oliverik bultzatutako Musikene (2001), Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, hogei urte eskasetan prestigio eta ospe handiak lortu dituena.

Alegia, euskal panorama sinfonikoa --ona, txarra edo erdipurdikoa-- berriketa gabekoa da eta Euskal Herriko Gazte Orkestrak Donostiako Hamabostaldian parte hartu izana ezin da, honezkero, ezustekotzat jo.

EGO
EGO, Kursaalean: Mendelssohnen biolin eta orkestrarako kontzertua, op.64 eta Txaikovskiren 4. sinfonia.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: