Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Uharteko eta giltzapeko sehaskan jaioa

Uharteko eta giltzapeko sehaskan jaioa

Amatiño 2021/07/17 12:07
Ez da eskulturaren barneko akatsa. Kontua da, inguruko “Haizearen orrazia” eta "Eraikuntza hutsa" lau haizetara aske eta libro izan diren artean sortze beretik, Hondalearen sehaska uharteko eta giltzapeko dorrea baino ez dela jatorriz.

Cristina Iglesiasen Hondalea, Donostiako Santa Klara uharteko itsasargiaren etxe-barruan kokatutako eskultura… gauza asko da, aldi berean: artea, teknologia, diseinua, artisautza, ikuskizuna, aldarri turistikoa eta nahi beste gehiago… denetik du-eta, dezente asko, irisgarritasuna-edo izan ezik. Eta, behar bada, epe labur eta ertainean, behintzat, ez du aise izango.

Beste modu gordinago batez esanda, iritzia iritzi, arte, teknologia, diseinu, artisautza, ikuskizun eta aldarri turistikoaren aldetik artefaktoari dagozkiokeen balioak batere ukatu gabe, beldur naiz ez ote diren irisgarritasun murritzaren ajea gainditzeko behar lituzkeen balioak baino bakanagoak.

Are gordinago, galdera da behar besteko proportziorik ba ote dagoen bertaraino joateak eskatzen duen logistikaren eta ikustaldiak eskain ditzakeen ordainen artean.

Eta ez da, ez, bere baitango errua. Kontua da, inguruko Eraikuntza hutsa (Oteiza) edo Haizearen orrazia (Chillida) lau haizetara aske eta libro izan diren artean sortze beretik, Hondalearen sehaska, uharteko eta giltzapeko dorrea baino ez dela jatorriz.

Hondalea2
Brontzezko itsas-hondalea, Eibarko Alfa Artek egina.
Hondalea
Goitik behera begira

Ostea
Santa Klarako itsasargia, iluntzeko azken eguzkira begira. Barrenean, Donostia.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: