Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Komunean irakurtzeko liburua

Amatiño 2021/03/29 11:05
Euskaldunok badakigu euskaraz hizketan hasi orduko ez dela batere zaila sumatzea zein herrialde edo ingurutakoa den gure solaskidea. Baserritarra ala kaletarra ote den, euskaldunberria ala umetan ikasitakoa, alfabetatua ala ez… Hizkuntzalaritza forensea haratago doa eta ez euskaraz soilik, baita euskara baino nabarmen uniformatuagoak diren hizkuntzarik zabalduenetan ere, “My fair lady” (1964) film ikonikoak aspalditxo ingelesez erakutsi bezala.

Oreka berri bila

Amatiño 2021/03/26 12:00
Aitortu behar dut zalantza-susmoa izan nuela, jakin bezain laster, Kalakan “jantzi elektronikoaz” agertzekoa zela Donostian, 'Artizar' deitu bosgarren diskoa aurkezteko. Eta zalantza bekozko ilun bihurtu zitzaidan “Xoriñoa kaiolan”* deloakoari ekin ziotenean. Ai ama!

Zozoak beleari ipurbeltz

Amatiño 2021/03/23 10:30
Donostiako gotzain jaunari ez zaio gustatu Madrilen Diputatuen Kongresoak erabaki duen eutanasia legea. Honela dirudi, behintzat, San Jose egunez egindako sermoi* latza entzunez gero.

Euskaltzainburu izan zen ingeniari-ingeniaria

Amatiño 2021/03/21 11:40
“Ingeniari bikaina, teknikari azkarra eta intelektual aparta izateaz gain, euskaltzale eta integrista nabarmena ere izan zen”. Honelakoa izan omen zen Ignacio M. Echaide, industria-ingeniari donostiarra, Jon Etxaide idazlearen aita. Besteak beste, gizon serioa, zorrotza, zurruna, zuzena eta, diotenez, ona.

Xabier Leteren loreak eta zauriak, gomutan

Amatiño 2021/03/18 18:50
Xabi San Sebastianek (ahotsa eta gitarra), Joserra Senperenak (pianoa), Quico Pugések (biolontxeloa) eta Beñat Gaztelumendik (bertsoak) elkarrekin osatu dute "Loreak eta zauriak" ikuskizuna, Xabier Leteren gomutaz. Hainbat bertsio anitz eskaintzeaz gainera, baita "poeta tristea" zenaz nork bere burutapen eta hausnarketa pertsonalak jendaurrean azaldu ere.

Santa Engraziaraino, bizikletapean

Amatiño 2021/03/15 18:10
Santa Engraziako ermitak merezi du edozein egunetan bisita. Zer esanik ez ataritik eskaintzen duen ikuspegi paregabeak: Granada erreka, Altzolarats, Andatza, Ernio, Izarraitz, Aizarna harana eta gehiago, Zumaia aldeko itsasoraino. Baina, hori bai, aukeran, hobe oinez bizikletaz baino. Behin adin batetik aurrera, behintzat.

Txapelgorriak: ibaian behera, ibaian gora

Amatiño 2021/03/12 10:00
Kanta zaharrak zera dio: “Por el rio Nervión, bajaba una gabarra, rumba-la rumba-la, con once requetés de boina colorada... ”. Baina Cecilio Gerrikabeitiak, gabarraren ideia suspertzeaz gainera, aldaketa egokitu zuen, 1983an: “… con once jugadores del club atxuritarra, rumba-la rumba-la, la rumba del cañón."

Iraunkortasun ekonomikoa

Amatiño 2021/03/09 15:10
Bere buruaren jabe den gizarte solidario eta lehiakorrak jakin behar du oraingo premien eta geroko inbertsioen arteko oreka asmatzen. Hau da, iraunkortasuna aldarrikatzen ez ezik, baita praktikan jartzen ere. Ingurumenaz zein ekonomiaz.

Txikiaren xarma, txindurriaren lana

Amatiño 2021/03/06 20:00
"NanoGUNE autogobernuaren fruitu da, euskal erakundeen politika egokien ondorio. Gutxieneko bi baldintza behar dira politika zientifiko-teknologiko zuzenak garatzeko: epe luzea --jarraitasuna politiketan-- eta administrazioarekin elkarlana." (Pedro Miguel Etxenike).

Michel Labèguerie, hain urrun eta hain hurbil

Amatiño 2021/03/04 20:35
Gaur, ehun urte, Michel Labèguerie (1921-1980) jaio zela Uztaritzen. Euskal “Kanta Berria”ren aitzindaria, 1960ko gazteriak ez ditu sekula ahaztuko Labèguerieren “Gu gara Euskadiko”, “Haurtxo haurtxoa”, “Primaderako liliak”, “Zer duk nigarrez” eta beste hainbat. Gizon jakitun, lasai, atsegin eta solaskide ona, Kanboko bere etxea ireki zigun sarri.