Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Donostian sartu beharrik gabeko Donostia

Donostian sartu beharrik gabeko Donostia

Amatiño 2021/08/29 23:55
Nor ez da noizbait Igeldon egon? Nork ez ditu Donostiatik gorako bi bideak (Antiguotik nahiz funikularraren azpitik) ezagutzen? Donostiako Klasikak erakutsi digu, berriz, badela Murgiletik igotzerik ere. Baina ez dira hor aukerak amaitzen. Beste hiru bide ere izan badira, gutxienik, beti leku beretik igo nahi ez duenarentzat. Ez dira, behar bada, gozoenak baina bai, agian, politenetakoak. Aginagatik gora, esaterako.
Donostian sartu beharrik gabeko Donostia

Ehuneko ehun, porlana edo galipota

Itzuli polita, gero, orain hurrengo egindakoa. Donostialdeko inguru-minguruan, Donostian sartu beharrik gabe. Decathloneko parkinean autoa utzi eta, Añorga (Cincuentenario), Lugaritz, Aiete, Galarreta, Jauregi, Santa Barbara (Urnieta),  Lasarte, Zubieta eta Urdaiagatik (Txokoalde) zehar, Aginagaraino. Aginagatik (Arratzain) berriz, autopistaren gainetik eta Mendizorrotzen barrenetik, Igeldora heldu. Behin Igeldon, Orkolagan zehar, Murgil albotik Aritzetara jaitsi, autopista azpitik pasa ondoren, eta, maldan behera, berriro ere Decathloneko parkinera. Guztira, jira eta buelta, ia berrogeita hamar  kilometro; ezinbesteko geldialditxoak eta guzti, lau ordu luze.

Ezer nabarmentzekotan, polita Jauregi aldea, zoragarria Zubietatik Txokoaldeko (Aginaga) zubirainoko ibarra, benetan ganorazko aldatsa Mendizorrotz barrenetik Igeldora bidean eta sekulako ikuspegia, gero, eguzkialdera, Jaizkibel, Larrun, Aiako Harria, Oindi, Adarra eta Andatzara begira.

Bada goiza pasatzeko modu aspergarriagorik.

Mapa
Niretzat, behintzat, inoiz aurretik urratu gabeko bidexka-sorta.

Oria da
Ez da Mosela, ez da Rhina... Oria da.

Usoa.jpg
Usoa zelatan, Oria ibaiko zubi-gainean.

Igeldora2
Igeldora bidean, sekulako aldapa latza. Gerizpetan, ordea.

Hamaiketakoa
Txorizo-mutur egosia, hamaiketakoan.

Profila

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: