Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Labayru, Etniker eta euskara

Amatiño 2022/03/06 23:20
Labayru Fundazioak aurreko astean aurkeztu zuen, Bilbon, burutu berri duen “Atlas Etnográfico de Vasconia” delakoaren bertsio digitala. Hau da, Joxemiel Barandiaranen eraginez eta 1970eko hamarkadan hasita, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Iparraldean zein Nafarroan sortu ziren Etniker taldeek 1990etik aurrera argitara emandako 850 orrialdeko zortzi liburukote galanten digitalizazioa.

Ukrainako udaberria

Amatiño 2022/03/03 17:55
Ez da lehen aldia Errusiak bere mugaldeko Estaturik inbaditzen duena. Gure belaunaldikook ezin ahaztu, “Pragako Udaberria” zela-eta, Txekoslovakiako inbasioa, 1968an. Orduko egoera bestelakoa zen, baita baldintzak eta ondorioak ere. Baina, funtsean, arrazoi berbera: Moskuren nahi eza, txekoslovakiarren zein ukrainarren borondate politikoa onartzeko.

Putinek historia berrasi nahi

Amatiño 2022/02/28 23:55
Auskalo, Fukuyamak esan bezala, historia amaitu ote den, baina, amaitu arren ere, Putinek historia berrasteari ekin dio. Donbass Ukrainan sartzeko aitzakia da. Eta Ukrainan sartzea, berriz, Ekialdeko Partzuergoari mehatxu egiteko aitzakia.

Nafarroa, arrago eta biltegi

Amatiño 2022/02/25 22:50
Nork ez du umetan “txorixo Pamplonarik” jan? Segurutik gero eta gehiago dira Euskal Autonomia Erkidegoko merkatura heldu ohi diren nafar janari-produktuak eta markak, baina, ezin esan gero, joera berria denik. Erriberako barazki freskoak ez ezik, hainbat jakineko kontserbak ere betidanik izan ditugu gure etxe atariko denda txiki zaharrean ere.

Kenneth Branaghen "Belfast"

Amatiño 2022/02/22 22:00
Gogoan dut 1986an egon nintzela ni Belfasten, Euskal Herrian hilero lau lagun hiltzen ziren garaietan. Hala ere, hemengo edozein herrirekin alderatuz gero, Belfasteko alderdi zaharrak Beirut ematen zuen: baimena behar sartzeko, militarrak zelatan kalerik kale, tankeak bidegurutzetan, burdin-hesiak kantoiz kantoi, etxe suntsituak errenkadan eta hedabideak zein aldetakoa ote nintzen galdezka. “Belfast” (Kenneth Branagh, 2021) filma, ostera, 1969an hasi eta amaitzen da.

Energia nuklearrak salbatuko du mundua

Amatiño 2022/02/19 23:50
Europar Batzordea gertu omen dago indar nuklearra berdetzat jotzeko, 2050 urterako jarritako CO2 emisio xedeak bete ahal izateko. Europako Estatu guztiak ez datoz, ordea, bat. Besteak beste, Frantzia, Polonia, Txekia, Eslovakia, Eslovenia, Hungaria eta Errumania zentral berri gehiago eraikitzekotan daude, Alemaniak eta Belgikak indarrean dituztenak ixteko erabakia hartu duten artean.

'Erresuma/Kingdom/Reino', euskal antzerkiaren mugarri berria

Amatiño 2022/02/16 00:50
XV. mendean (1455-1487), Ingalaterran jokatu zen “Bi Larrosen gerra”, zeinean Rikardo II.aren eta Rikardo III.aren erregealdien artean –Henrike IV.a, Henrike V.a eta Henrike VI.a tarteko-- sekulako guduak gauzatu ziren, Lancaster (larrosa gorria) eta York (larrosa zuria) etxeen artean, erregetzaren koroa nork bere buruan jarriko.

Maskulinitate toxikoa, baita LGTB barruan ere

Amatiño 2022/02/13 23:55
Orain hurrengo Zinemaldian, Gehitu elkarteak 'Sebastiene' saria eman zion 'El poder del perro' filmari, “ezin hobea delako maskulinitate toxikoa disekzionatzean, baita LGTB kolektiboaren barruan ere”*. Horra hor, esaldi bitan argi asko laburbildua, hamaika zinema-kritikari adituk edozenbat orrialdetan azaltzerik lortu ez duten muina, Jane Campionen filmaren nondik norakoa.

Hidrogenoa: energia, industria eta teknologia

Amatiño 2022/02/10 17:30
Hidrogenoa dabil azken bolada honetan hitzetik hortzera. Zergatik orain? Zer dela-eta joera hau? Zer aldatu da? Eta, etorri baldin badator, zergatik, antza, Euskal Herrian beste inon baino indartsuago?

Katea, eteteko zorian

Amatiño 2022/02/07 13:20
“Musika klasikoaz ezer ez dakien publikoa erakartzen dugu, ala mundu hau hil egingo da”, adierazi berri du Patrick Alfayak, Donostiako Hamabostaldiaren zuzendariak, 83. ekitaldiaren atarian.