Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / 25.000 milioi euro falta izango dira

25.000 milioi euro falta izango dira

Amatiño 2022/05/31 08:40
Energia-trantsizioaren literatura ez da zaila. Bat etor gaitezke (edo ez) zertaz, zelan eta zein erritmotan, baina kontakizuna arrunt ulergarria da. Osterantzean, trantsizioaren ekonomia ez da, antza, horren erraza, inork ez du-eta aipatu ere nahi. Nolabait esateko, 25.000 milioi euro besteko zuloa. Inoren burutan sartzeko baino handiagoa ote?

CORESen (1) datuen arabera, iazko hamabi hilabeteetan, espainiar automozio-merkatuan, 5.243 miloi tona kontsumitu ziren gasolinatan eta 21.838 mila tona gasoliotan. Jakina denez, tona bakoitzak 1.000 kilo ditu, eta, hurrenez hurren, dentsitateak 0,72 eta 0,84 direnez gero, kilo bat gasolina 1,35 litro beste da, eta kilo bat gasolio, berriz, 1,20 litro.

Hartara, urtebeteko kontsumoa litrotan zenbatuz gero, gasolinatan 7.078.050.000 litro eta gasoliotan 26.205.600.00 erre ditugu “errepideetan”. Ukrainako gerra hasi aurreko prezioak (1,604€ eta 1,485€) ezarriz gero, gasolindegien fakturazioa izan zen, guztira, 50.268.508.200 euro; eta Ogasun Publikoak  %50a bildu izaten duenez, iaz jaso zituen   25.000 milioi euro, zeinetatik 9.000 milioi inguru lirateke BEZ gisa eta hidrokarburo-zergaz, berriz, gainerako 16.000 milioiak.

Mugikortasun-trantsizioa omen da, labur esanda, erregai fosilez dabiltzan ibilgailuak auto elektrikoz ordezkatzea. Inork ez du esaten, ordea, noiz eta nola estali ahal izango den aldaketak urtero erakarriko duen 25.000 milioiko zuloa. Literatura erraza da, ekonomia ez horrenbeste. 

1) CORES. Corporación de Reservas Estratégicas de Productos Petrolíferos

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: