Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Filologia vs felinologia

Amatiño 2021/09/01 12:55
Inork ez dio Xapi Elkarteari katuekiko zaletasun eta maitasunik ukatuko. Ezta katu-koloniarik kudeatzeko gaitasunik ere. Nahi genuke pentsatu, ordea, katuen mesedetan, xapitarrak hobeak direla katuzaintzan euskal ohargintzan baino. Zer ote larriago, euskarazko testu traketsak moldatzea ala katuei jaten ematea?

Donostian sartu beharrik gabeko Donostia

Amatiño 2021/08/29 23:55
Nor ez da noizbait Igeldon egon? Nork ez ditu Donostiatik gorako bi bideak (Antiguotik nahiz funikularraren azpitik) ezagutzen? Donostiako Klasikak erakutsi digu, berriz, badela Murgiletik igotzerik ere. Baina ez dira hor aukerak amaitzen. Beste hiru bide ere izan badira, gutxienik, beti leku beretik igo nahi ez duenarentzat. Ez dira, behar bada, gozoenak baina bai, agian, politenetakoak. Aginagatik gora, esaterako.

Baloia jokoan, Gipuzkoa Plazan

Amatiño 2021/08/26 13:01
Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) arrazoia eman dio Eibar futbol-taldeari eta, jakinarazi, Gipuzkoako Foru Diputazioak hobe lukeela lurraldeko futbol-taldeentzat urtero jartzen dituen diru-laguntzak deialdi publikoaz zabaltzea eta ez Real Sociedad-en bitartez. Alegia, indarrean daukan ordain-sistema eta barne-merkatua “bateraezinak” direla.

Lhers, paradisu berdea

Amatiño 2021/08/23 09:35
Frantziar Pirinioetako Parke Natural arautua, Lhers goi-lautadako Aumet aparkalekuan hasten da. Handik gora ez dago autoz jarraitzerik, ezta bizikletaz ere. Ez gurpilik, ez kanpinik, ez surik, ez txakurrik, ez ezer. Txirrindua lotu, bazterrean utzi eta oinez gora. Pare bat ordu lasai, ahazten ez diren horietakoak, mundua bertan behera geratu izan balitz bezala.

Bidaiarik luzeena: Elkano eta gehiago

Amatiño 2021/08/20 00:15
Donostiako San Telmo museoan ikusgai dago urriaren 24 arte “El viaje más largo” erakusketa, 1519-1522 bitartean, hiru urtez, estreinakoz egindako lehen mundu biraren 500. urtebetetzea dela-eta. Batere berriketarik eta aitzakiarik gabe, benetan ikustea merezi duen erakusketa.

Eliza erromanikoa zuretzat

Amatiño 2021/08/17 10:05
Eliza erromanikoak bertatik bertara ezagutzea gustuko duen ibiltariak badaki zein zaila den barruan sartu ahal izatea. Gehientsuenetan itxita egon ohi dira, areago inor gutxi bizi den alderdietan. Eliza erromanikotara gerturatzea eta kanpotik itzulinguruka aritzea suspergarri den bezala, ateko heldulekua oratu eta itxita sumatzea sarritako etsipena baino ez da.

Villarreal de Berriz, XVIII. mendeko ingeniari, arkitekto, enpresari eta “novatorea”

Amatiño 2021/08/13 11:25
Koldo Mitxelenak esana, Ilustrazioaren eraginez eta Xabier Muniberen ekimenez 1765ean sortutako Euskal Herriko Adiskideen Elkartea dela “euskal historiako higikunderik garrantzitsunea”. Mugimendu hura ez zen, ordea, egun batetik bestera agertu. Ilustrazioaren aitzindariak izan ziren “novatoreak” eta gurean behintzat, gogoangarrienetakoa, Pedro Bernardo Villarreal de Berriz (Arrasate 1670 – Lekeitio, 1740).

Leako ibilbidea, Oiz mendi barrenetik Isuntzaraino

Amatiño 2021/08/12 10:35
Inork galdetuko balit zein bidegorri iruditzen ote zaidan politena, Eibar inguruko 50 kilometroren bueltan, segurutik Leako ibilbidea aukeratuko nuke. Oiz mendipeko Munitibarretik (300 m.) Mendexako Karraspio hondartzaraino, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Oleta, Ispaster eta Lekeitio inguruetan barrena.

Euskal Herriko Gazte Orkestraren maila ona ezin ezustekotzat jo

Amatiño 2021/08/10 12:00
Igande arratsaldez, Euskal Herriko Gazte Orkestrak estreinako jo zuen Donostiako Hamabostaldiaren programa barruan. Orain 40 urte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) sortu zenean, inori ez zitzaion burutik pasatu ere, belaunaldi bat geroago, nagusien harrobiarenak egingo zuen gazte orkestraren batek parte hartuko zukeenik goi mailako profesionalen pare.

Amore-plazerretan, milaka dira dolore

Amatiño 2021/08/08 12:40
“Amoria&Dolore. Elkano, lehen mundu bira” dantza-ekoizpena erabateko ikuskizuna da, ikusgarria, zoragarria, dotorea, jantzia, fina, atsegina… Beste kontu bat da, ordea, ulergarria ote den. Denak ez du uneoro ulergarri izan beharrik, jakina, gustuko izateko. Baina, beti ere komeni da uler-ezaren arriskuaz jabetzea.