Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gerizpeko hutsuneak eta minak

Gerizpeko hutsuneak eta minak

Amatiño 2022/07/19 00:15
Terence Davies zuzendari britainiarraren zinemagintzan ohikoak dira memoriak eragindako zirrarak zein jarrerak, eta fedeak murriz ditzakeen jokamoldeak. Memoriaren baldintza horietatik askotxo du iazko Donostiako Zinemaldian gidoirik onenaren saria irabazi zuen “Benediction” filmak.
Gerizpeko hutsuneak eta minak

Siegfried Sassoon (Jack Lowden)

Honako honetan, Terence Davies zuzendariak, gurean batere ezaguna ez den Siegfried Sassoon (Jack Lowden) poeta eta idazlearen “itzalpeko” asmatu ezinak kontatzen dizkigu. Lehen Mundu Gerran (1914-1918) heroiarenak egin ondoren antibelizismoa aldarrikatu zuen kapitainarenak; nolabaiteko normaltasuna lortzeko (bere burua "salbatzeko" dio) amore eman eta neska-lagunarekin ezkondu zen homosexualarenak; bestelako lanetan aritu beharrik gabe, bizitza guztian idatzi besterik ez egin arren, uste baino ospe eta sari gutxiago lortu zuen literatoarenak; barne-muinetako damuak, hutsuneak eta minak erlijio katolikoaz mozorrotu nahi izan zituen britainiarrarenak.

Benediction” filmak ederto asko jasotzen du orain dela ehun urteko Londresko aldra intelektuala eta, nabarmen, giro hartako gayen arteko harremanak. Britainiar ironiaz jositako dialogoak erabat jantziak dira, jantziegiak, eta garaiko hizkera-molde landuak, landuegiak. Agian, bertsio originalean, 1920ko hamarkadan eta ingelesez… auskalo, baina 2020koan,  gaztelaniaz,  ez da lar sinesgarria suertatzen, pedanteria samarra,

Kritika adituak balioetsi eta gustuko hartu duen filma, baina zinezale arrunta erraz uxa dezakeena. Telebistaz ikusiz gero, uste baino lehenago ohera bidaltzen gaituzten film geldoetakoa. Areago, hogei lagun eskas ginen arratsalde erdian zine-aretoan eta bik alde egin zuten amaitu aurretik.

Dena den, Terence Daviesek lortzen du adieraztea “gerizpean” bizi izatera kondenaturik zegoen kolektibo homosexualaren trajedia eta Sanssoon idazlearen drama pertsonala. Ildo honetan, azken plano luze eta eutsia ez ohikoa bezain azpimarragarria da. Beste kontu bat da horretarako 135 minutu zain egon beharrik ote dagoen.

Benediction
Filmak -gerizpeko- gayen arteko harreman zail eta mingarriak islatzen ditu
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: