Euskaraz, hamarretik bederatzitan, “bat” soberan dago
Amatiño
2021/12/26 11:35
Nik ez dakit askorik gramatikaz baina, nago, zenbatzeko orduan (bat, bi, hiru…) izan ezik-edo, ganorabako "bat" hori soberan dagoela euskaraz, lar dela sarritan, gaztelaniari zein frantsesari merke-zurrean erositako morrontza besterik ez dela.
Erantzunik ez
Ormaetxearen Mondragoeko esperientzia kooperatiboa
Amatiño
2021/12/22 11:30
“ORMAETXEA. De principio a fin. Toda una vida cooperativa. Biografía dialogada” (Armin Isasti, Isabel Uribe, 2021) liburuak jasotzen du, Jose Maria Ormaetxearen (1926-2019) ikuspegitik, Jose Maria Arizmendiarrietaren eraginez 1956tik aurrera indarrean jarritako Mondragoeko Esperientzia Kooperatiboa.
Euskararen errezeta nagusia, lehen, orain eta gero: nahia
Amatiño
2021/12/19 23:30
Nazioarteko Euskaralarien Topaketak eratu ziren, Gernikan, 1980ko abuztuan. Haien aztarrenez ezer gutxi aurki daitekeen arren egungo gizarte-sareetan, horra non, ustekabean, orduko argazki anonimoak dirauen erdi ezkutuan, nahiz, berrogei urte geroago, oraingo belaunaldiarentzat harako aurpegiak arrunt ezezagunak gertatu.
Gaixoak zaindu, aparkatu edo gau polarrean utzi
Amatiño
2021/12/16 18:30
Zahartzea da alzheimerra agertzeko arrisku-faktorerik nagusiena. Kasuen %99tan, genetika ez da faktore erabakigarria. Herentziazko alzheimerra %1ean baino ez omen da gertatzen eta, halakoetan, gaixotasuna 65 urte bete baino lehen azaldu ohi da, modu oldarkorrez azaldu ere.
Laugarren petrikilo-mota
Amatiño
2021/12/13 12:00
Iñaki* Barriola (Donostia, 1906-1998) mediku eta aditu ospetsuak 1952an argitara eman zuen “La medicina popular en el País Vasco” ikerketa non, herri-medikuntzaren iturriez, praktika enpirikoez, sinesmen magikoez eta senda-belarririk erabilienen zerrendaz gainera, hiru eratako “petrikilo” edo sasimedikuak bereiztu zituen.
Etorkizun latza
Amatiño
2021/12/10 08:00
Behar bada, egongo da datorkeen garai latzik onartuko ez duenik, edota, argudio ideologikoak tarteko, ez ikusi egingo dionik. Segurutik zilegi dateke edozein jarrera. Eztabaida da, ostera, errealitateari muzin eginez gero, gainbehera geldotu beharrean, ez ote litzatekeen azkartuko.
Gazta zaharrik ezean, burdina
Amatiño
2021/12/07 09:00
Teruelgo adiskide mendizalea izan dut berriki etxean. Aspaldi zen Euskal Herrira etortzekotan, Gernikako Arbola, Gaztelugatxeko Doniene eta Guggenheim Museoa behingoz ezagutzeko. Hona bada non, azkenean, etorri zaidan eta, lege zaharrari eutsiz, bere sorterriko gazta galtzarbean dakarrela etorri den. Maestrazgo eskualdeko gazta, Tronchon deritzona.
Inorena beti da hobea
Amatiño
2021/12/04 08:55
Financial Times ekonomia-egunkari britainiarrak aurreko asteazkenean argitara eman zuen Martin Wolf kazetariaren “Lessons in `levelling up´ from the Basque country” iritzi-artikulua, zeinean laburbiltzen duen Euskal Autonomia Erkidegoaren azken 40 urteotako prozesu ekonomikoaren arrakasta.
Agure zahartzat jotzeko modu dotorea
Amatiño
2021/12/01 13:20
Odon Apraiz ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak 1968an. Albiste hura pozarren hartu genuen gure etxean. Gogoan dut ama zenak eta biok elkarrekin izan genuela berba-gai, ez zen-eta alferrik Apraiz jauna ahaztu ezinezko erreferentzia gurean.
“La crónica francesa”, ezta doan ere.
Amatiño
2021/11/28 12:39
Sei-zazpi euro premiarik gabe xahutzeak ez du segurutik gutako inor erabat pobretuko, eta, litekeena, ordu bi alferrik galtzea onuragarri baino ez izatea gure bizimodu estresatu hau arintze aldera. Baina, horratik, bi ordutan aspertzeko, gogaitzeko eta (nor bere buruarekin) haserretzeko, aldez aurretik ordaindu behar izatea ez da agian, aukeran, planik aproposena.