Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Arriskurik handiena etxean geratzea da

Amatiño 2011/07/12 00:00
Euskal Autonomia Erkidegoaren BPGren %30 baino gehiago espainiar merkatutik kanpoko esportazioei dagokie. Hau da, patrikan daramatzagun hiru eurotik bat atzerritik dator. Auskalo harako globalizazioa gustuko dugun ala ez, baina ezin gero ukatu buru-belarri globalizazioren baitan gaudenik.

Olatu-energia berriztarria, Mutrikun

Amatiño 2011/07/10 00:05
Erakunde-buruek inauguratu berri dute itsas-olatuen eraginez argindarra sortaraziko duen Mutrikuko instalazioa. Era honetako aurrenengoa omen da Europan. López lehendakariak gogoratu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak kontsumitzen duen energiaren %97 kanpotik ekarri behar izaten da. Mutrikuko energia-gune hau ez omen da ekintza soltea izango, estrategia oparoagoaren zedarria baino.

Ezkutuko lepotik burua

Amatiño 2011/07/08 15:05
"El seudónimo procura a quien lo usa, despreocupación y comodidad maniobrera; además, quien se escuda en el seudónimo no desaprovecha ningún pretexto propicio al ataque. El seudónimo favorece el instinto de agresión del que con frecuencia es una consecuencia directa. El seudónimo excusa en la contienda el escrúpulo de conciencia” (Saint-Cyran. José de Arteche. Auñamendi, 1958).

Porruko salda

Amatiño 2011/07/06 16:00
Egunen batean norbaitek “porruko salda” esango du eta inork ez du erreakzionatuko. Bai, adituek –Altube eta Azkue aipatuz-- gogoraziko dute forma hori ez dela jatorra eta hiztegiek azpimarratuko, berriz, Euskaltzaindiak “porru-salda” hobesten duela, baina ezer gutxi gehiago.

Iragan eta etorkizun loriatsuak

Amatiño 2011/07/04 12:05
Onerako zein txarrerako, findegiak ez dira iragana, etorkizuna baino, petrolioak dirauen artean behintzat. Eta petrolioak zenbat iraungo ote? Auskalo, ezin jakin zenbat hamarkada gehiago iraungo duen, baina seguru gero "Vaya Semanita" programak baino dezente gehiago iraungo duela eta, martxa honetan, zoritxarrez, baita ETBk baino nabarmen gehiago ere.

Sekula ordenarik eman ez zuen zuzendaria

Amatiño 2011/07/02 18:00
Miren Jone Azurza eta Ignazio Arregi (Ohorezko aipamenak), Igone Fernandez (Kazetari berria), Ainhoa Oihartzabal (Sari berezia), Goiena Komunikazio Taldea (Sari nagusia) eta Erlea aldizkaria (Aitormen berezia) saritu ditu, “Xabier Lete gogoan”, XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariketak. Besteak beste, Miren Jone Azurza izan zen nire lehen zuzendaria, sekula ordenarik eman ez zuen zuzendaria.

Continuará…

Amatiño 2011/06/29 23:30
Betidanik iruditu izan zait azpimarragarri gerra-osteko euskal abertzaletasunaren baikortasuna. Gerra galdu, aldegin behar izan, kristoren jipoia hartu, herri-erakundeak zein kultura-pizkundea suntsitzen ikusi eta, hala ere, berrogei urte itxaropenetan aldaketa noiz etorriko. Zenbaitek esango du baikortasun berbera zeriela abertzale ez zirenei. Baina ez dut nik horrela uste. Behar bada batzuok zein besteok galdu zituzten erakunde demokratikoak, baina denok ez zituzten maila berean nazio-erreferentziak galdu.

Muskiztik dator barria

Amatiño 2011/06/27 11:00
Juan Santxez Saltzedo Aiarako jaunak Juan Ortiz Valmaseda Gaztelako Erregeren dirutzaina erail zuen 1420an eta, hartaz idazterakoan, Lope Gartzia Salazar muskiztarrak zehaztu zuen: “por esta muerte se dixo en vizcaya i en las comarcas de las vascongadas 'cer varri' que quere desir que nuevas, e respondieronle 'va barria' que quere desir buenas nuevas”.

San Juan ilunabarra, Aitzuri gainetik

Amatiño 2011/06/26 00:00
Ene gustuko behintzat, benetan leku eder gutxi Sakoneta ingurua lakorik. Nekez beste inon Bizkaiko zein Gipuzkoako horrenbeste itsasbazter aldi berean ikusi ahal. Aitzuri gaineko Mendata alderdirik berezien-berezienetakoa da.

Araban bagare

Amatiño 2011/06/25 00:00
Orain dela 37 urte inguru, Urkiola barreneko Oleta haran galdu samarrean, Bittor Kapanagak eta Gontzal Mendibilek elkarrekin burutu zuten gaur egun ezagunenetakoa den euskal abestia: “Araban bagare”. Seguru gero sortzaile bikoteak sekula ez zuela uste izan harako kantak egungo arrakasta lortuko zuenik eta seguru ere geroztik kanta abestu izan duten euskaldunik gehienek ez dutela inoiz jakin nor izan ziren sortzaileak.