Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Beti bat falta

Beti bat falta

Amatiño 2011/10/03 12:00

  Ana2

Ana Ascargorta (Bergara, 1948 - Mendaro, 2011)

 

Biren artean, batek alde eginez gero, bat falta.

Bosten artean, bat joanez gero, nahiz lau geratu, bat falta.

Eta hamaikaren artean ere, hamar asko iruditu arren, bat falta.

Beti bat falta.

Amatiño
Amatiño dio:
2011/10/04 23:58

Aurrenik, eskerrik asko guzti-guztioi. Eta zer esanik ez gaur arratsean hiletan izan zareten guztioi.

Luistxok sumatu bezala, aspaldion ez naiz Eibar.org-en posta-zerrendan sartu izaten. Ezin denetara heldu. Eta ene laneko emaila luis@amatino.com denetik, amatino@euskalnet.net zaharragoaren pasahitza ere ahaztuxea dut.

Semeak esan behar esan dit, ordea, posta-zerrenda irakurtzeko ez dudala "barruan" sartu beharrik, "kanpotik" ere badela edonork irakurtzeko aukera. Harrigarri bada ere, ez nekien.

Horretara, irakurri ditut irakurri beharrekoak eta berriro ere eskerrik asko.

Oier A.
Oier A. dio:
2011/10/04 15:05

Eutsi goiari. Besarkada handi bat Amatiño.

iturri
iturri dio:
2011/10/04 00:24

Besarkada bat, Amatiño. Saminean lagun.

Bertoko
Bertoko dio:
2011/10/04 23:25

Saminean lagun

Luistxo
Luistxo dio:
2011/10/04 12:44

Neure doluminak, eta bide batez, jakizu, hainbat lagunenak ere izan direla Eibartarrak zerrendan (sorta batzuetan, bat, bi, hiru)

KLG
KLG dio:
2011/10/03 18:02

zeresan haundirik ez beraz, animo, animo eta animo. Indartsua izan zara beti, orain gehiago!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: