Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal zirrara

Euskal zirrara

Amatiño 2011/09/30 23:55
Kazetaritza lanetan diharduen bekadunak elkarrizketatu berri nau “rokero zaharra” banintz bezala. Besteak beste erabat harritu da pasadizoan, zeharka-meharka, nire etxeko euskara bizkaiera dela aditzera eman diodanean: “Baina… nik uste nuen zu gipuzkoarra zinela, Eibarkoa…”.

Are gehiago harritu da jakin duenean nik ez dudala neure burua gipuzkoar petotzat (ezta bizkaitartzat ere, jakina). Alegia, eibartarra eta euskalduna izatearekin aski dudala ene zirrarak bideratzeko, eta gipuzkoar zein espainiar jatorriak administrazio-halabeharrak baino ez direla, ezelan ere kitzikatzen ez nautenak. Eta horra non, zeharo zurtuta, aitortu didan: “Jope, ba fakultatean kristorenak ziren bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko eztabaidak!”.

Ez dakit zer ikasten duten gaur egungo kazetariek fakultatean, baina lauzpabost urtean jardun arren Louis-Lucien Bonaparteren maparaino ez badira iristen eta euren zirrarak Athletic eta Real zaleen arteko eztabaidetan xahutzen badituzte… ha zelako panorama gero!

 

 Bonaparteren mapa

markos zapiain
markos zapiain dio:
2011/10/02 23:04

animo, Amatiño, besarkada handi bat eta eutsi goiari!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: