Omnia pervia
Amatiño
2011/12/21 23:00
Igandero, 12etako meza ostean, Jesus Mari Zabaleta parrokoak bere ardurapeko eliza erakutsi ohi die bertaratzen diren guztiei. Segurutik IESU eliza da gaur egun Donostian bisitatu daitekeen arkitektura-lanik interesgarriena eta Zabaleta bera dugu gidaririk adituenetakoa. Ordubete luzeko bisita, bertatik bertara patxadaz eta xehetasun handiz, nahi beste galdera egiteko aukera eta guzti. Omnia pervia.
Erantzunik ez
Elkartzen gaituena
Amatiño
2011/12/19 23:00
“Elkartzen gaituena” aldarrikatzea ez da berria. Euskal abertzaletasunak urteak (omen) daramatza horren guran. Baina arazoa ez da berdin samarrak biltzea, berdinezak elkartzea baizik. Eta horretan ez dugu asmatu. Ahaleginik ere ez dugu egin. Ez dugu nahi izan.
Zinearen omenezko zinea
Amatiño
2011/12/17 23:00
"The Artist" filma, mutua eta zuri-beltzean, zine-zinea da, zinearen beraren oroipenez josia, batere bikoizketarik behar ez duena eta, aurpegien adierazkortasuna azpimarratzeaz gainera, edozein pasarte, sekuentzia, egoera, giro edo klimax nabarmentzeko musikaren ahalak aldarrikatzen dituena.
Kantari filosofoa
Amatiño
2011/12/15 20:00
Hilaren 4an. Donostiako Kursaalean egin zitzaion omenaldira nindoala, semerik gaztenari galdetu nion Xabier Lete ezagutzen ote zuen. Eta zera erantzun zidan, galdera inozo samarregia egin izan banio bezala: “Aitaaa… kantari nahiko filosofoa, ezta?”. Kantari filosofoa… ez da definiziorik eskasena.
Eusko-akitaniar euroeskualdea
Amatiño
2011/12/13 22:00
Euskadik eta Akitaniak elkarrekin osatzen dute atzodanik legezko euroeskualde berria. Beti ere onuragarri da auzokoekin indarrak bildu, egitasmo bateratuak sustatu eta elkarri lagundu. Hitzarmenak ez du segurutik gure arazo guztiak konponduko baina kalterik sumatzen dionak esan dezala.
Malagako “verdialak”
Amatiño
2011/12/11 23:30
Malagako “verdialak” abesten dituzten kantarien janzkera loretsuek eta koloretako begiztek zer ikusi gehiago dute, antza, Europako udaberri-jaietako ekanduekin, afrikar moldeekin baino. Baita, neurriren batean, Baxenafarroa eta Zuberoako zenbait dantzariren tankerekin ere
“Nación vasca”, frankismoaren garairik latzenetan
Amatiño
2011/12/09 23:00
“En 1916 fue constituido por Aranzadi, Barandiarán y Eguren el primer grupo que, con el fin de conocer el pasado prehistórico de la llamada ‘nación vasca’, se proponía realizar una metódica exploración de los Pirineos occidentales”. Hau esatea ez zen inondik ere erraza frankismoaren garairik latzenetan, baina Barandiaranek, esan ezezik, idatzi eta argitara eman zuen 1952an. Non eta, Zaragozan.
Ezin, gero, bizi ez dena ikasi
Amatiño
2011/12/07 22:00
Joxe Migel Barandiaranek esana: “Ez duzu sekula ikasiko, zerorrek bizi ez baduzu”. Behar bada hori da egungo ajerik larrienetakoa. Bertatik bertara bizi izateke nahi dugula dena ziztu bizian ikasi.
Iñaki Beobide, euskalgintzaren jostuna
Amatiño
2011/12/05 00:05
Iñaki Beobide dugu aurtengo Argizaiola Saria. Ondo merezitako saria. Iñaki dugu segurutik 1960, 1970 eta 1980ko hamarkadetan euskalgintzak izan zuen ekoizlerik garrantzitsuena. Edozein ekintzak behar ditu ideia, teknologia eta dirua, baina hiru horiek ez dira inoiz aski, hiruak elkarrekin oratuko dituen ekoizlearen jostorratzik ez baldin bada.
Athletic: gogoaren indarra
Amatiño
2011/12/02 18:30
Hiru urte joan dira "Athletic geuria!" argitaratu zenetik hona. Geroztik, irarritako lau mila aleak ahitzeaz gainera, hainbat aldaketa izan da Ibaiganeko klubaren baitan: urtero itxuraldatu beharreko elastikoa ezezik, baita lehendakaritza ere eta, jakina, zer esanik ez, jokalariak. Zertzelada horiek eraberritzen dituen bigarren argitaraldia aurkeztu da gaur: "Athletic: gogoaren indarra!".