Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

"Mejor que ficción"

Amatiño 2012/04/16 11:00
Errealitateak fikzioa gainditzen duela esan ohi da sarri. Jorge Carrionen iritziz, berriz, kazeta-kronikaren errealitatea fikzioa baino hobea omen. Baina honek du esangura, horratik, kronika errealitatea denik. Ez, behintzat, errealitate hutsa.

De Deba a Altzola, río arriba

Amatiño 2012/04/14 23:00
Hace cuatro o cinco siglos, en los apenas 12,75 kilómetros que había y sigue habiendo entre Deba y Altzola, se concentraba a un lado y otro del río Deba un conjunto de infraestructuras fluviales, industriales, administrativas y de servicios de primer orden: siete casas torre, ocho lonjas, seis astilleros, otros tantos cargaderos, siete molinos, cuatro ferrerías, dos renterías (arbitrios) y nueve iglesias. Todo un complejo de evidente interés económico y social.

Emakumea eta figuratiboa, bekatu larriak

Amatiño 2012/04/12 23:00
Menchu Gal da, segurutik, XX. mendeko euskal emakume pintorerik onena. Baina Bidasoaldetik eta –asko jota— Gipuzkoatik kanpora, inor gutxik ezagutzen du. Emakumea eta pintore figuratiboa, pintura abstraktoa hobetsi zuten gizonezkoen artean, Menchu Galek ez zuen noiz jaio asmatu.

Euskararen penak kontatzen geratu gabe

Amatiño 2012/04/10 23:00
Txillardegik “… eskatu zuen euskaldunon erantzukizuna, ikuspegi praktikoz lanean gogor ekin beharra aldarrikatuz, atzera begira euskararen penak kontatzen geratu gabe ta aurrera begira ametsetan eta ‘proiektu-minetan’ galdu gabe” (JAKIN. Urtarrila-otsaila. 2012)

Aragoiko jatetxerik jatorrenetakoa

Amatiño 2012/04/08 23:00
Behin, barrena, ezagutu beharrekoa da Echoko Gaby jatetxea (Blasquico). Lege zaharreko jatetxe txukuna, jatorra, benetakoa, Aragoiko sukaldaritza peto-petoaren adierazgarrienetakoa. Ez dut nik esango bihar bertan joateko baina, inoiz joatekotan, ez behintzat datorren hamarkadarako utzi, ez baitu behar bada ordurarte iraungo. Edo etxekoandreak lanari utziko diolako edo ondorengoek oraingo prezioei eusterik izango ez dutelako.

Mimosa, ansiolitiko samarra

Amatiño 2012/04/06 23:00
Mimosa da udaberriak aurrera egin ahala lore horia galtzen duen zuhaitza. Kandelario, San Blas eta Santa Agata egunekin batera loratu ohi da urtero, otsailaren lehen aste inguruan, eta San Jose ondotik zimeldu, apiril aurretik. Gurean behintzat, mimosarik ez da basoan edo oihan galduan. Nekez gero ernalduko da mimosarik bere kasa. Mimosa non, etxea han. Mimosak jarri egiten dira, nahita landatu. Norbaitek, noizbait, horrela nahi eta erabaki izan duelako.

Albistea bigarren finala omen

Amatiño 2012/04/04 23:00
Zertan ote antzeko kazetariak eta adineko jendea? Ez daudela sekula egunekoaz gustura. Laurogei urteko zaharra egongo da bai, pozarren, familiaz goxo-goxo inguratua eta esango du: datorren urtean ez naiz egongo. Eta liburu-aurkezpenean kazetariak galdetuko diogu egileari: noiz argitaratuko duzu hurrengoa?

Pasioa San Joanen hitzetan... lapurteraz

Amatiño 2012/04/02 23:10
Igande arratsaldez Donostian izan genituen "Le Concert Lorrain" ganbera-orkestra eta "Nederlands Kamerakoor" abesbatza. Elkarrekin eskaini ziguten Johann Sebastian Bach konpositorearen "Pasioa San Joanen hitzetan" erestia. Bach berez da astuna, eta atsedenik gabeko 130 minutu lar luze, musika anoa txikerragoetan maite dugunontzat. Hala ere, ez lokartzeko-edo, dezente gustura aritu nintzen librettoa lapurteraz irakurtzen. Lapurteraz?

Saiak, jolasantza

Amatiño 2012/03/31 23:00
Bertako-bertakoek baino ez dakiten arren, sarri gero, usu asko, sai-aldrak jaitsi ohi dira Karrantzatik Muskizko hondartza aldera, “maldan behera”, Petronorren findegiko tximiniei darien isuri beroaz gozatzeko eta, bidenabar, behetik gorako aire-lasterraz baliatuta, lar ahaleginik gabe, berriro ere, gorantza, Karrantzako mendi-gailurretara itzultzeko. Sekulako ikuskizuna.

Bertan Bilbo!

Amatiño 2012/03/29 23:00
Batere erregairik gabe ibiliko omen den beribila datorren udan aurkeztuko da. Aire konprimituz abiatuko da eta ezein ibilgailu elektriko baino garbiagoa eta merkeagoa izango omen da. Ezelango isuririk gabe, gainera. Bertan Bilbo!