Jazz Basque Culinary Center
Eguerdiko ordu batean, pintxo-pote eta guzti, Enrico Rava - Tribe bandaren emanaldia Basque Culinary Center delako eraikuntza galantaren "arkupeetan". Inor gutxietsi beharrik gabe, tronpeta-jotzaile ona Enrico Rava bera; maisua tronboiaz, Gianluca Petrella; eta berriketabako artista gero Giovanni Guidi, pianoa jotzen zein erritmoari eusten. Hori da gero dardara, buztan-ikara eta geldi egon ezina.
Ordu erdi aurretik, berriz, Mondragon Unibertsitatearen gastronomia fakultatea bertatik bertara ezagutzeko bisitaldi gidatua. Dena musu-truk. Ilustratzeaz gainera, krisialdiari aurre egiteko modu aproposa. Eta lasai asko, lagunartean, batere jendetzarik gabe.
Jazz-saioa
Sukaldeetako bat
Dastatze-gela
Landare lurrintsuen osteko baratza