Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aristotelesen poetika, arriskutan

Aristotelesen poetika, arriskutan

Amatiño 2012/07/25 14:55
Nik, estreinako, 1992an ikusi nuen lehen emaila. Euskal Telebistaren sorreran ekoizpen-ikastaroetan gidari izan genuen Herbie Eisner maisuak deitu zidan telefonoz esanez: “Telebista hil da. Hanburgora etortzen baldin bazara etorkizuna erakutsiko dizut”. Artean ETBren zuzendari nintzen eta, Eloy Diaz de Monasterioguren Teknika zuzendariak eta biok, hegazkina hartu eta elkarrekin joan ginen etorkizuna bertatik bertara ikustera. Hamar urte baino ez ziren ETB sortua zela eta geroztik beste hogei joan dira. Telebista ez da hil eta etorkizuna noiz iritsiko zain jarraitzen dugu. Baina Herbie adiskideari ez diot sekula gonbite hura behar beste eskertuko.
Aristotelesen poetika, arriskutan

E. Iriondo eta H. Eisner, 1982

Lau urte geroago argitaratu zen nire “Telebista eta intelektualak” alea. Saiakeratxo harek hiru ideia nagusi zituen. Bat: teknologiak beti baldintzatu izan duela eduki-mota. Alegia, nekez zitekeela nobelarik moldiztegirik gabe; zail kazetaritza, errotatibarik izan ez balitz, eta ezin Zazpigarren Arterik zinematograforik ezean. Bi: intelektualek aspaldidanik egin izan dietela muzin teknologia-aurrerapenei (kazeta, argazkia, zinea, telebista…). Eta hiru: teknologia indarrean jartzetik dagokiokeen generoa nagusitu arte urte asko pasatu behar izaten direla; hots, telebista-tramankulua asmatu zenetik, telebistak berariazko programa-mota sortu arte, barrena 75 urte behar izan zirela. Hau da, Internetek ere urteak behar izango zituela  eduki bere-bereak lantzeko.

Geroztik hamarkada bi joan dira eta Vicente Luis Mora idazleak esan bezala (El lectoespectador. Seix Barral, 2012), “en epenas veinte años, desde 1992 hasta hoy, el mundo ha sufrido una serie de cambio tan drásticos y profundos y que afectan a tnatos ámbitos, ya sean sociológicos o íntimos, geopolíticos o literarios, jurídicos y económicos, que es imposible mantener que el nuestro sea ‘el mismo mundo’ que conocíamos hace dos decenios”.

Internetez eta sareez baino, literatura soilez arduratzen den edonork irakurri beharrekoa da Vicente Luis Mora idazleak proposatzen digun azken saiakera hau. Hainbat pasartetan benetan mugarri suerta daitezkeen hausnarketen bilduma gero, Pangea-ren (Internet, blogs y comunicación en un mundo nuevo. Sevilla, 2006) egileak oraingo honetan burutu duena. Mundu berria etorri badator eta Vicente Luis Mora da, segurutik, hurbiletik jarraitu beharreko igarleeetakoa:

"Estamos en un momento a la vez histórico y crítico, a las puertas de un nuevo modo de concebir qué puede ser la literatura en el siglo que acabamos de comenzar”. “Estamos en una fase de mutación que puede durar siglos, como duró la del paso de lo visual (los jeroglíficos egipcios) o de las formas orales de comunicación a la palabra escrita primero y a la denominada Galaxia Gutenberg después. Es el nuestro un período de cambio, donde comienzan a apreciarse síntomas de lo que está por venir <…> Y esta mutación, hacia la liquidez y esencial capacidad continua de transmisión, es el mayor cambio cualitativo sufrido por el texto en nuestro días <…> Estamos ante una revolución o ante el principio de una revolución, cuyas consecuencias y alcance desconocemos <…>

Edo George Steiner eruditoak aitortu izan duenez, bere sekulako hanka-sartze intelektualik handiena zera izan omen da: “no haber medido la inmensidad del impacto de la web sobre todos los aspectos de la sensibilidad. En el futuro será necesaria una poética distinta a la de Aristóteles. Estoy seguro de que llegará”.

Lectoespectador

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: