Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mississippitik Bidasoara

Mississippitik Bidasoara

Amatiño 2012/07/16 21:40
Lagun minari esker asteburu honetan deskubritu dut nik, estreinako, honezkero zazpigarren urtez Hondarribian eratu den blues jaialdia. Giro ona, programa atsegina, lehen mailako musikariak eta… doan. Nork eskain dezake gehiago?
Mississippitik Bidasoara

Virginia Labuat

Larunbatean denbora pasa joan eta igandean itzuli ginen berriro ere, benetan merezi zuelakoan. Bergarako “Belceblues” taldeak gaztetxoentzat eskainitako saio pedagogikoekin hasi eta dagoeneko 72 urte dituen Tail Dragger mitoarekin amaitu arte, nabarmen bizia, atsegina eta suspergarria gero etenbako kalez kaleko eta plazarik plazako blues-andana.

Blues edo… nahiz hainbat doinu eta pasartetan jazza, rock-and-rolla, soula, countrya zein gospela entzuten ari ote ginen iruditu hasiberri ezjakinoi. Edozein modutan, inor ausartuko ote litzateke genero eta erritmo horien arteko mugak, langak eta esparruak hogeitaka lerrotan bereizten eta adierazten? Ez du, behar bada, errazegi izan behar, denak ere Mississippi ibarretan sortuak,  eratorriak edo eraldatuak baitira, antza, urteak joan eta urteak etorri.

Jones Labuat 2

JW Jones eta Virginia Labuat. Kanadarra gitarra-jotzaile aparta eta andaluziarra, berriz, sekulako ahots gardena duen sopranoa

Tail Dragger

Tail Dragger. Umorea behar da gero, eta gorputzaldi ona, 72 urterekin taulatik jaitsi eta jendearengana makur-makur eginda hurbiltzeko

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: