Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Xabier Elorriaga, ETBren Anbotoko Mari

Amatiño 2012/12/20 01:00
Ez, segurutik, ETBren historiaren langile-zerrendan ez da sekula Xabier Elorriagaren izenik agertuko. Seguru asko ez zuen sekula sartu-irteneko erlojuan fitxatu beharrik izan. Behar bada ez zen haren izenik kreditoetan inoiz agertu. Baina Xabier Elorriaga, Anbotoko Mari bailitzan, hantxe izan zen, hantxe izan genuen, ETBren haurgintza-minetan eta ondoko inude-lanetan.

Ertzaintzarentzako “eredu zibila”

Amatiño 2012/12/18 23:40
Karguaz jabetu bezain azkar Estefania Beltrán de Heredia Segurtasun sailburu berriak aldarrikatu du Ertzaintzaren eredu egokia: “Volver al modelo original <…>, un modelo civil, que sea del pueblo y esté al servicio del pueblo”. Oso ondo, ez da asmo txarra. Ezta kontu berria ere.

Autodefentsarien malurrak eta paradoxak

Amatiño 2012/12/17 10:00
Connecticut-en gertatu den enegarren sarraskiak beste behin suspertu du Estatu Batuetan edonork armak erosteko duen eskubidearen gaineko eztabaida. Itxurazko eztabaida baino ez, nonbait, han-hemenka 300 milioi arma sakabanaturik dauden gizartean nekez izan daiteke-eta benetako eztabaida.

Belaunaldi berriak, egitasmo berriak

Amatiño 2012/12/15 23:50
Jaurlaritza berria ganorazkoa iruditzen zait. Emaitzek esango digute espektatibak beteko ote dituen. Baina ez dezala gero indarrik txikerrena ere esne-berbetan uxa, gure ahal guztiak dugunari eusteko eta zulotik ateratzeko behar izango baititugu. Belaunaldi berriak, egitasmo berriak.

Malatuz honaindi, Malatuz haraindi

Amatiño 2012/12/12 22:35
Gaur egun Malatu zuhaitza gogorarazten digun gurutzea nora ezean dago, inora ez doan bide bazter antzu, apal, goibel eta erdi ezkutuan. Ez dut nik esango haren gorazarrez oroitarritzar handi-mandirik jarri beharko litzatekeenik baina, nago, bere memoria onaz sarri harrotzen den Herriak ez ote dion zertxobait gehiago zor, non dagoen jakiteko seinaletxoren bat edo beste baino ez bada ere.

Bandejarik bandeja

Amatiño 2012/12/10 22:45
Bigas Luna zine-zuzendari eta harilketaria da, saritua gainera. Diseinugile eta artista samarra ere ba omen da, eta, zenbait girotan, intelektualtzat ere joko dute. Berak aitortu berri duenez, Madrilaldean ikaragarri ondo hartzen bide dute: “en Madrid me llevan en bandeja”. Alegia, estimu handitan dutela, gauzak ikaragarri errazten dizkiotela.

Ornelia Muttiren bularrak

Amatiño 2012/12/08 23:55
Hogeita bost urteren bueltan, orduko ikusentzule ezezagun horietako batekin ustekabean topo egin eta oroitarazi dit Ornelia Muttiri ETBn egin nion elkarrizketa. Nonbait biok ditugu gogoan, oraindik ere, antzezlariaren bular eztiak, baina ez arrazoi berberengatik.

Jaramon egin eta jaramon eragin, jaramonarazi

Amatiño 2012/12/05 23:55
Ez dut nik uste oso argi dugunik zelan esan, euskaraz, “prestar la atención / to pay attention” eta “llamar la atención / to call attention” moldeak.

Zein erraza den inorenak neurtzea

Amatiño 2012/12/03 11:00
Ez dakit nor den petralagoa, sasi iker-kazetaritzaren aitzakiaz iruzurretan diharduen erreportaria ala beti ere jende arruntaren jarrerak eta jokamoldeak gutxiesteko gertu dagoen kritikari harroa.

Euskal Herria: non plus ultra

Amatiño 2012/11/30 16:15
Iñaki Garmendiak esan zigun begiak ixteko eta itxi egin genituen. Eskatu zigun gure baitan mapamundia irudikatzeko, eta irudikatu genuen eskolan erakutsi zigutena, pirataren kanta gogoratuz: "y va el capitán pirata, cantando alegre en la popa, Asia a un lado, al otro Europa y allá a su frente Estambul…" Mediterraneo alegia. Baina begiak ireki bezain laster Pazifiko garauaz egin genuen topo, Arabako Ganberatik atera beharrik gabe gainera.