Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Berrogeita hamar urte

Amatiño 2013/02/08 23:00
Berrogeita hamar urte ez dira gero artaleak. Berrogeita hamar urte dira, ordea, Oronozko ikastetxean bildutako lagun-taldea koko-moko jantzi ginela. Estreinako-edo jantzi, nik gogoan dudanez 1963an ez zen-eta batere ohikoa mozorrotzea. Are gehiago, diktadura-garaian ez zen ezelango aratusterik, debekatua zegoen mozorrotzea eta, Tolosako “Udaberri Jaietan” izan ezik, gerra osteko gazteen artean inor gutxik zekien zer arraio ziren kale-ihauteriak.

Bilboko eta Euskadiko Nazio Orkestra

Amatiño 2013/02/06 22:00
“Lo que no puede ser es que Bilbao y Urkullu, dos vizcaínos, acuerden llevarse la sede” puzkertu du Ramon Labaien Kultura sailburu ohiak. Hori baldin bada Euskadiko Orkestraren egoitza Donostian kokatzearen aldeko argudiorik handiena, norbaitek azaldu beharko liguke zergatik Labaienek eta Olaizolak, bi giputzek, eraman zuten egoitza Donostiara.

Zer da Espainiako selekzioarekin jokatzea?

Amatiño 2013/02/03 23:20
Galdera hau egin dio Pedro Mari Goikoetxea kazetariak Jose Angel Iribar atezain ohiari eta zarauztarrak erantzun: “Kirolari bezala baloratua izatea, mundu mailan ezaguna izatea eta onenekin lehiatzeko aukera”. Ez dakit erantzunik egokiena ote den baina, gutxienez, kontutan hartzekoa, Iribarrek 49 bider jantzi zuen-eta Espainiako elastiko gorria. Bada hor hamaikatxo bestelakorik dioena, “gorria” janzteko aukerarik ere sekula izan ez arren. Edo horregatik, behar bada.

Côte d'Azur, eguzkiaz gainera

Amatiño 2013/02/01 23:45
Frantziako Rivierak, Proventzako itsasbazterrak, Côte d’Azur edo Kosta Urdina delakoak, alegia, aurpegi asko ditu. Monakok gogorarazten digu Grimalditarren erregetza; Montecarlok, jokoa eta rallyeak; Cannesek, zinema; Grassek, Erdi Aroko lurrin-tailerrak; Nizak, piratak eta, Saint-Tropezek, gaztetako Brigitte Bardot eta gainerakoak. Baina ez da hor harako Riviera frantsesa amaitzen. Horrez gainera, badira arte-erakusketak, galeriak zein museo bakanak, eta bertatik bertara bisitatu beharreko harrizko herriak.

Erromaren aztarrenak

Amatiño 2013/01/30 10:00
Baionako subprefektak Hendaiako alkateari bidali dio gutuna gogoratuz, 1850eko legeren baten arabera, ezin izango diola bertako ikastolari agindutako dirulaguntzarik eskaini. Gora Errepublika, gora modernitatea. Erromak dirau.

Espainiako langabezia, sekula baino handiagoa

Amatiño 2013/01/28 12:10
Espainiako lanik eza sekula baino handiagoa da eta Euskal Autonomia Erkidegokoa, berriz, 1997tik hona izan dugun handiena, baina 1981-1996 arteko hamazazpi urteetan izandakoa baino txikiagoa. Hau da, besteak beste, INEk jakinarazitako datuen bildumenik laburrena.

“By Jingo” eta “ala Jinko”, zentzu bereko esamoldeak

Amatiño 2013/01/24 23:55
“By Jingo”, ingelesez, eta “ala Jinko”, euskaraz, zentzu bereko esamoldeak dira. Online Etymology Dictionary delakoak dioenez: "The frequent suggestion that it somehow derives from Basque Jinko 'god' is not impossible, but as yet unsupported by evidence".

Kulturak, ohiturak eta azturak

Amatiño 2013/01/22 23:40
Juan Ignacio Motiloak bere izena entzun zuen aurkezlearen ahotik, ondoren ikusentzuleen txalo-hotsa sumatu eta, birritan pentsatzeke, bat-batean zutitu eta burua pittin bat makurtuz, jendearen agurra eskertu zuen dotore asko. Gero, gainerako bost mahakideren izenak aipatu zituen aurkezleak, baina bostetarik bat bera ere ez zen zutitu. Ezta jaikitzeko imintziorik txikerrena egin ere. Aldamenean neukan argazkilariak, berriz, ahopeka bota zuen: “laster ikasi jok horrek politikoarenak egiten”.

Krisialditik ateratzeko errezeta: konfiantza eta elkarlana

Amatiño 2013/01/20 10:45
Konfiantza eta elkarlana, hona Edurne Pasabanen errezeta, krisialditik ateratzeko. Holaxe adierazi zuen, aurreko larunbatean, Marcelo Gangoiti sarien ekitaldian. Mendigoizaleen hitz-moldeak erabiliz, tolosarraren ustez “honezkero denok jabetu gara krisiaz, egokitu gara krisialdi-girora, 'aklimatatu' gara, eta, orain, kanpamendutik ateratzeko ordua da”.

Merkatua ez da murriztu, geu murriztu gara

Amatiño 2013/01/18 11:00
Egia da, merkatu-aukerek gero eta murritzagoak ematen dute. Baina, behar bada, ez da merkatua murriztu delako, gu geu murriztu garelako baizik.