Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Harriaren indarra

Harriaren indarra

Amatiño 2013/05/18 13:05
Batere zalantzarik gabe milaka lagun daude Euskal Herrian harrijasotzeaz hitzegiteko ni baino nabarmen aukerakoagoak. Eta, segurutik, erakusketa diseinatu dutenek nik baino dezente gehiago dakite zer egin eta zelan. Baina, ene irudiko, ikusle arrunt gisa, erakusketari didaktismo-punttua falta zaio eta epika apurtxoren bat.
Harriaren indarra

Harrika

Hogei urte inguru bai, Iñaki Perurenak eta biok elkarrekin hitzegin genuela, pasadizoan, “harriak” gurean merezi izango lukeen nolabaiteko parke tematikoaz. Ez, jakina, azken ehun (edo bostehun) urteotako harrijasotzaileei dagokien harri-motaz soilik, baita “harrizko herri honetan” harriaren inguruko kulturak betidanik izan duen protagonismoaz ere, Neolito Aroko trikuharrietatik hasi eta, Erdi Aroko hilarrietan zehar, XX. mendeko euskal eskulturaren harrilanduetaraino. Aipatu ere aipatu genuen, horrelako zerbait egitekotan Gipuzkoako ekialdea litzatekeela, besteak beste, kokalekurik aproposenatakoa.

Geroztik, ezinbestean, Iñakik berak eragin zuen Peru-Harri, Harriaren parkea Leitzan; iaz kaleratu zen Harria, azken 100 urteei aitortza liburua; eta beronen ondotik, orain, San Telmo museoan, Harrijasotzaile. Harriaren indarra izenburupeko erakusketa duina bezain murritza.

Batere zalantzarik gabe milaka lagun daude Euskal Herrian harrijasotzeaz hitzegiteko ni baino nabarmen aukerakoagoak. Eta, segurutik, erakusketa diseinatu dutenek nik baino dezente gehiago dakite zer egin eta zelan. Baina, ene irudiko, ikusle arrunt gisa, erakusketari didaktismo-punttua falta zaio eta epika apurren bat.

Eibar, harrijasotze modernoaren erreferentzia

Eibartarren ikuspegitik aipagarri honako erreferentzia hau, hitzez hitz: Harrijasotze modernoaren hasierako datatzat jotzen da “Arteondo” eta “Aritzak” 1925ko martxoaren 15ean Eibarren elkarren aurka jokatu zuten aposturako baldintzak adostu zirenekoa. Orduan ezarri ziren neurri zehatzeko harriekin jokatu beharreko lehietarako oinarriak, arroa (12,5 kilo) aukeratu zuten harri homologatuen erreferentziazko pisu-unitate, eta txanda-motak eta txanda arteko artsedenaldiak erabaki zituzten.

Paule600

Harribitxiak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: