Errauskailuen alde
Amatiño
2013/07/04 12:00
Europan zaborrik gehien errausten dutenak Suedia, Norvegia, Belgika, Herbehereak, Alemania, Suitza, Danimarka, Austria eta Luxenburgo diren arren, gurean hainbatek jarraitzen du aldarrikatzen, osasunaren izenean, errauskailu-sistema kaltegarria dela eta gizarte atzeratuen irtenbidea baino ez.
Erantzun bat
Ibarkurutzekoak ere ez daki berbetan
Amatiño
2013/07/01 23:20
Ibarkurutzekoa omen da armagin futbotzaleen Canaletasko iturriaren parekoa. Ipuruako gorri-urdinak blaugrana du, nonbait, goiburu. Eta, igandeko balentriaren ondotik, zein gero Ibarkurutzeko iturria baino bide-gurutze hoberik!
Sasibil, mi caserío…
Amatiño
2013/06/29 23:35
Zortzi lagun bildu ginen Arriaga Antzokiko igogailuan, bosgarren solairuraino heldu gurarik geniharduela eta… zortziak euskaldunak, sei bizkaitar eta bizkaieradun bi. Zer gerta ere, onartu beharko, estatistikaz behintzat, ez dela batere erraza, Bilbon, gaztelaniazko ikuskizun baten inguruan horrelakorik gertatzea. Ala… Guridiren “El Caserío” euskal ikuskizuna ote?
Basque Country
Amatiño
2013/06/26 23:55
Euskal Herriak, Euskadik edo dena delakoak hankatxoa erakusten duen bakoitzean beti azaltzen da norbait euskaldunen Espainiarekiko elkartasunik eza salatu gurarik. Ildo beretik, horra non “Basque Country” marka proposatu bezain laster hainbatek sumatu duen ekimen hori “España” ezaugarriaren kaltetan, espainiar markak laguntzarik gehien behar omen duen unean, gainera.
Memoria hautakorra da
Amatiño
2013/06/24 23:55
Memoria hautakorra dela gogorazi zigun Jose Saramagok bere aforismo edo arau gisa proposatutako esapide labur horietako batean: “La memoria es selectiva y tiende a borrar las partes duras, va armando un recuerdo basado sólo en lo más dulce… Pero hay que tratar de ser honesto”. Memoria oro har, jakina, edonoren memoria. Nirea, zurea eta inorena. Urliarena, sandiarena eta berendiarena. Baita Ramon Labaienena ere.
La industria como vecino
Amatiño
2013/06/19 23:55
“Larrak larritzen, gitxiak arbintzen” reza un antiguo refrán vizcaíno, relativo a la capacidad de los humanos de no apreciar lo que tenemos en demasía. Algo así nos ocurre a los vascos en relación a la industria. Primero nos ocurrió a los eibarreses en particular y ha pasado luego a extenderse a la ciudadanía vasca en general. Estamos en un tris de dejar de ser una sociedad industrial y es ahora cuando, al parecer, empezamos a preocuparnos.
Bizkaitarrek ez lukete Bilboko portua itxiko
Amatiño
2013/06/17 13:00
Pasaiko portuak lehiakor iraungo badu (iraungo badu, alegia) kanpoko itsasbazterrera atera beharko du. Hau da, orain jakin den arren, Patxi Lopezen lehendakaritzapean burututako txostenak dioena. Ondorio berberera heldu zen Eusko Jaurlaritzaren Industria Saila… 2002an.
Europar ingurumen-arauen paradoxa
Amatiño
2013/06/15 23:55
Lau dira azken bolada honetan Frantzian itxi diren findegiak, nahiz frantziarren gasolina-kontsumoa ezer gutxi murriztu eta bertako energia-kostuak Europako garestienak ez izan. Arrazoia, ingurumen betekizunen kostua.
Ameriketako Estatu Batuen sasi-boterea
Amatiño
2013/06/13 23:55
Ez dirudi Edward Snowden datu-azterlariaren salaketak lar kezkatu dituenik Estatu Batuetako biztanleak. Adineko jendea, gertu dagoelako bere gobernuaren kontrol zorrotza onartzeko nazio-segurtasunaren aitzakiaz; eta gazte jendea, berriz, bost axola zaiolako norberaren nahiz inoren pribatutasuna.
Axular aski litzateke Monteverdi euskaratzeko
Amatiño
2013/06/11 20:00
“Beata Birjinaren bezperak” (Claudio Monteverdi, 1610) kontzertuarekin batera amaiera eman zitzaion, igande iluntzean, Kursaal Fundazioaren denboraldiari. Kritika adituak abesbatzaren (Conductus Ensemble), orkestraren (La Caravaggia) zein zuzendariaren (Andoni Sierra) bikaitasuna laudatu du eta, musika-kontzertuaren maila ez ezik, aipagarri ere agertoki barrenean proiektatu zen Donostiako Artzain Onaren erdiko nabearen argazkia, zeinek, ilunabarrean, atriletan jarritako ipurtargiak lagun, ezohiko giro ederra eskaini zion beti ere hotz samarra den Kursaaleko oholtzari.
