Musika-jaialdiak, bidean galdutako musika bila
Amatiño
2023/09/07 19:10
Hamazapi urte nituen nik, 1963an, Manuel Iradier elkarteak “Festival Vasco” jaialdia eratu zuenean, estreinako, Mairuelegorreta leizean. Ezkon-bidaian nintzen berriz, 1969ko abuztuan, Woodstockeko “musika eta arte azoka” mitikoa lehen aldiz antolatu zenean New Yorken. Gaur, nire bilobak ditu 17 urte eta Euskal Herria ez da, inondik ere, ordukoa. Ezta musikaldiak ere.
Erantzunik ez
Ebroa: guda, konkista, sarraski, garraio eta merkatu-ibaia
Amatiño
2023/09/03 07:50
Zaragozan kexu ziren aurreko jaian, Ebro ibaiak behar besteko urik ez zeramalako (1). Ez zen trabesik falta Pilaricaren ostean errekara begira ziren jubilatuen artean, Harrizko Zubipetik (2) ba ote –ala ez— ibar batetik bestera oinez zeharkatzerik. Baietz, ezetz… auskalo.
Tene Mujika, 1936an 2036rako aldarria iragarri zuena
Amatiño
2023/08/30 09:40
“Tene Mujikak gaur egun ez dauka irakurlerik, batto ere ez, ezin baita ia inon eskuratu haren libururik” diosku Kepa Altonaga irakasleak*. Hala ere, Debako neska-mutilak erruz biltzen dituen Errotazar futbol-zelaiaren sarreran zera irakurri daiteke: “elearen osasuna gaztedian dago: iraungo badu, gizaldi guztietan erabilliko duten gazteak bear ditu” (Tene Mujika, 1921).
1983-2023, zuzeneko irudiaren iraultza
Amatiño
2023/08/26 11:15
Zer gogoratuko ote, gehien, 1983ko uholdeetatik eta, ezagun diren datu tragikoez* gainera, frustrazioa da gomutan dudan sentimen profesionalik handienetakoa, ETBren Albiste Zerbitzuen zuzendari nintzelarik ezer gutxi egin ahal izan genuen-eta, urez inguratutako Iurretako egoitzan ia sartu-irten ezinik. Ez zen gero hura izan, egunean eguneko informazioaren aldetik, ETBren historiatxoaren pasarterik gogoangarriena.
Izuaren isilak ez du helduko ez denik esangura
Amatiño
2023/08/23 11:40
Demasa bezain adierazgarria lehen froga atomikoaren leherketa “isila”, eztandaren uhin hedakorra leherketaren argitasuna baino 40 segundo beranduago helduko baita lehen behatzaileak babestu diren kontrolgunera. Demasa bezain esanguratsua, gero. Beranduago, bai, baina… heldu!
Joseba Intxausti, bulegoa zuen erreferentzia
Amatiño
2023/08/19 13:30
Pentsatu nahi dut zilegi zaidala ez ahaztea, Joseba* Intxausti (Segura, 1936 – Donostia, 2023) frantziskotarra izana zela. Horrela ezagutu, maitatu eta mirestu nuen-eta nik, 1970eko hamarkadan, nahiz sekula frantziskotar jantzita ikusi ez, eta erlijioz ere askorik hitz egin ez. Baina Josebak bazuen ordurako, garai hartan oso gutxik zuen zerbait: bulegoa.
Gau magikoa: Harmonices mundi
Amatiño
2023/08/16 09:50
Bada liburua Juan Ignacio Pérez Iglesias katedradunak iazko irailean (Naukas, 2022) aholkatu zidana: “La lira desafinada de Pitágoras. Cómo la música inspira a la ciencia” (Almudena Martín, 2022), zeinetaz Pedro Miguel Etxenikek esan zuen: “Me ha encantado. Tiene erudición, alta competencia y elegancia, ¡tiene armonía!”.
Zientzia, gizadiaren abenturarik handiena
Amatiño
2023/08/11 22:25
Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Jakiundek urtero Uxuen eratu ohi dituzten Uda Ikastaroek estreinako ekitaldia izan dute, gaur, Donostiako Miramar jauregian, Pedro Migel Etxenikeren “Del encantamiento jónico a la computación cuántica” delako hitzaldiaz. Arrakastaz, gainera, antolatzaileek uste baino areto handiagoa egokitu behar izan dute-eta azken orduan.
Enpresarien zailtasunez jabetzeko, nobela ote onena?
Amatiño
2023/08/07 15:50
Ez da erraz ulertzekoa zergatik enpresarien emaitza on eta arrakasten berri jakinarazteko informazio erreala den aproposena eta, haien zailtasunak, asmatu ezinak eta porrotak ulertarazteko, ordea, fikzioa den aukerakoena eta nobela generorik egokienetzat jotzen.
Irulegiko mezua izan daiteke euskara zaharrean idatzitako azkenetakoa
Amatiño
2023/08/01 21:15
“Ikerketek behar izango dute isilpean jarraitu orain arteko kezkak eta ilununeak argitzeko baina, behar bada, daitekeena da Irulegiko Eskuko izkribua euskara zaharrean idatzitako azkenetakoa izatea”, adierazi du Javier Velaza (Castejón, 1963) katedradunak, Uxueko Uda Ikastaroen baitan.