Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bada munduan datu hoberik, baita txarragorik ere

Bada munduan datu hoberik, baita txarragorik ere

Amatiño 2024/10/12 12:00
Aurtengo lehen seihileko taulari gainbegiratu azkarra emanez gero, nolabaiteko laburpena zera litzateke, behetik gora: Europar Batasuna, Frantzia eta Pirinio Atlantikoak lehengo lepotik, Espainia hobetoxeago, Nafarroa nabarmen hobeto eta Euskal Autonomia Erkidegoa Gabon Zaharretara itzuli da.

Langabezia 2024-6Emaitza onak aukeratu nahi izatekotan, datu objektiboak dira, hots: 1. Nafarroa dela langabeziarik gutxien duen espainiar autonomia. 2. Gipuzkoa (%6,75), berriz, langabeziarik murritzen duen “probintzia” industriala; eta, azkenik, 3. Iparraldea,  daturik onena duen Akitaniako lurraldea.

Ontzat-edo eman beharreko datua ere izango da segurutik, Euskal Autonomia Erkidegoan (ez Nafarroan, beraz) emakumeen langabezia (%6,61) gizonena (%9,49) baino txikiagoa dela.

Datu objektibo kezkagarriagorik ere bada, jakina. Begiratu besterik ez dago. Dena publikoa da eta, beti bezala, Interneten dago. Gora bihotzak.

Oharra

Eskuineko taularen azken datuak ekainaren 30ekoak dira. Aurtengo lehen seihilekoak, beraz. Geroztik beste hiruhileko oso bat iragan da. Espainiako datuak honezkero argitara emanak izan arren, Frantziakoak beranduxeago agertu izaten dira, eta zertxobait geroxeago, berriz, Iparraldekoak. Hartara erabaki dut, hiru hilabetetik behingo taulak moldatu beharrean (urteko lau taula), sei hilabetetik behin egitea, urtean bi, alegia. Hartara, hurrengoa, 2024 urte osokoa, otsailaren azkenetan-edo.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: