Eibarko Sozialismoa
Paul Arzak egileak berak oatarian azaltzen duenez, lana lizentziaturako tesia da sortzez, ahalik eta jenderik gehienengana iristeko zenbait egokipen egin behar izan ziren arren, argitara eman aurretik.
Aitortu ere aitortzen du “lanaren akatsik nabarmenean bere lekukeri gehiegizkoa dateke. Euskadiko markoan ‘Eibar’ berezi eta eta bakar bat azaltzea hain zuzen, baina irtenbide gutxi genuen: konparaketa zuzen edo okerragoak egin Biilbo inguruarekin edo ta konparaketa hoiek Espainiako estatuaren markora hedatu”.
Zer nahi delarik, liburuak bost atal biltzen ditu, 11X17 zmko. 95 orrialdetan: Eibarko langile mugimenduaren hastapenak. Langile mugimenduaren lehen aroa. 1914eko Krisialditik Diktadura arte. Diktaduratik Errepublika arte. Eta Errepublikaren proklamazioa.
Zail da gero orduko Eibarko sozialismoaren berezitasunak laburbiltzea baina, behar bada, besteak beste:
Ikuspegi zabala eta ez klase-ikuspegi zorrotza.
Lokalismoa, “Eibar” kontzeptuaren defentsa gogorra.
Indar urria inguruko herri eta baserritarren artean.
Euskararen erabilpenarekiko atxikimendua.
Kooperatiba-arauetara moldatzeko joera.
Lantegi, jatetxe eta denda askotako ugazabak sozialistak izatea.
Baita ugazabak ere, hainbat buru sozialista kasu, Telleria, Baskaran, Erkiaga, Markaide eta Amuategi tarteko.
Oharra: eibar.org-eko inork liburua irakurri nahi izango balu, eskatu besterik ez du.