Gorriñaga, atzenengoetan
Amatiño
2013/09/15 19:55
Gorriñaga baserria maldan behera dator azken urteotan. Eta, nahiz Konsuelo eta Jose Mari neba-arrebak astebururo igo bazterrak txukun asko zaintze aldera, dagoeneko ez da inor astegun buruzuritan bertan bizi eta, honezkero, kaleko aukerak nabarmen murriztu beharko dira belaunaldi berriak berriro baserrira itzuli daitezen.
Erantzunik ez
Patxi Lopez ez da fio; ezta ni ere
Amatiño
2013/09/12 23:55
Bertan behera geratuko bide da bihar, auskalo noiz arte, Eusko Legebiltzarraren Bake eta Elkarbizitzarako lantaldea. Honela erabaki omen du EAJk, PSE-EEk jakinerazi ostean ez dela itzuliko, EH Bilduk “zoru etikoa” betetzen ez duen artean. Bilduren ustez, sozialisten agertzerik nahi ezaren arrazoietakoa zera omen da: Patxi Lopezen hautagaitza PSOEren barne-hauteskundeetan.
Bergarako Besarkadak izan al zuen inoiz oroitarririk?
Amatiño
2013/09/10 23:45
José I. Lasa ikertzaile frantziskotarrak zera idatzi zuen 1968an: “… a pesar del máximo interés manifestado por elementos tan importantes como el Senado de España y sus provincias vascongadas, nunca se realizó la erección del monumento al Convenio”. Eta Jose Antonio Zabalari jaramonik egingo badio, aldiz, bigarren karlistaldiari ekin bezain laster, karlistak ikaragarri ahalegindu omen ziren ahalik eta bizkorren Bergaraz jabetu eta harako besarkada lotsagarria gogorarazten zuen monumentua triskatzeko. Baina, harako monumenturik egin egin al zen benetan?
Futbolean egin izan balute, Urdaibai txapeldun
Amatiño
2013/09/08 23:35
Partida amaitu, errefereak jokaldi guztiak ontzat eman eta azken emaitza ere jendaurrean ezagutarazi ostean, lehorreko epaileek erabaki dute txapela galtzailearen mesedetan. Donostiako Kontxan gertatu da, gaur, bazkalaurretik.
Jainkoaren hatza
Amatiño
2013/09/07 17:15
Tanzaniako Ngorongoro eremuan --eta Serengeti parkean, oro har— bertako masaiek “Jainkoaren atzamarrak” deitzen diete, iluntze aldera, arratseko azken eguzki-izpiak hodeien artean berreiatzerakoan, sortarazten diren argi-errainu sendo samarrei.
Zamorako modernismoa
Amatiño
2013/09/06 22:00
Arteaz nahiz arkitekturaz hutsaren hurrengo dakikeen edonork jakin badaki zein garrantzitsua den Zamorako erromanikoa. Hiri gutxi gero, munduan, Zamora bezain emankorra erromar arte estiloan. Ez da inondik ere horren ezaguna, ostera, XIX. eta XX. mendeen arteko zubigintzan Zamoran bertan nagusitu zen arkitektura modernista.
Gehexan Pontto, euskal “billettista”
Amatiño
2013/09/04 18:30
“Gogoratu beharko, gure artean behintzat genero honi lehendabizikoz ekin ziona Jean Haritschelhar, Gehexan Pontto izenordez, euskaltzainburua izan zela, HERRIA astekarian 1969tik aurrera. Beraz, agur eta ohore, gaur egun euskaltzainburu dugun Haritschelhar jaunari, zortzi-hamar lerroko artikuluxkak idaztea guztiz ezohiko baitzen duela mende laurden. Zer esanik ez euskaraz, zerbait ganorazkorik idazteko luze idatzi beharra zegoela uste genuen-eta guztiok” (Luis Aranberri, 1996)
Haritschelhar hil da
Amatiño
2013/09/01 18:30
Jean Haritschelhar euskaltzain emeritua hil da gaur goizaldean, Miarritzen, gaixotasun larriz. Hil-kapera bihartik aurrera jarriko da Baionako tanatorioan (Balte karrikan), goizez (9:00-12:00) zein arratsez (14:00-19:00). Elizkizuna asteazkenean izango da Baigorrin, arratsaldeko 4etan.
Askarrunbideazpikosoluko misterioa
Amatiño
2013/08/30 18:50
Mila bederatzirehun eta hogeita hemeretziko abuztuaren 31an gertatu zen, Bergarako Askarrunbideazpikosoluan, Espartero eta Marotoren arteko “besarkada”, egun bi lehenago Oñatin hitzartutako Bake Ituna elkarrekin berresteko eta lehen karlistaldiari amaiera emateko. Ituna oroitarazteko monolitoa eraiki omen zen hurrengo urtean eta, hirurogei urte geroago (1873), karlistek gainbehera bota omen, traizioaren gomutarik iraun ez zezan. “Omen” bi ditu kontakizun honek, zenbaiten ustez liberalek ez baitzuten inoiz monolitorik jaso eta, hartara, ezin ba karlistek jaso ez zena sekula suntsitu.
Gaztela eta Leon: hain hurbil, hain urrun
Amatiño
2013/08/28 18:30
Cid Campeador-en lur-eremuetatik euskaraz mintzo diren lehen baserrietara berrogeita hamar kilometro inguru besterik ez dago. Hala ere, Gaztela eta Leon erresuma dezente urruti egokitu ohi zaigu, Aragoi eta Katalunia baino nabarmen urrutiago... niri behintzat. Bada, ordea, zer ikusi eta zertaz liluratu.