Belarren artea
amat
2007/08/19 12:03
Andoni Luis Aduriz sukaldariaren eskutik --eta Sánchez Ostiz idazlearen hitzaurre eta guzti-- kalean da "Diccionario botánico para cocineros" hiztegia, non Mugaritz jatetxeko nagusi gazteak, sukaldean erabili izaten dituen belarrez gainera, hainbat errezeta eta usain-belarren zerrenda eskaintzen dituen. Belar-kontua zeharo aldatu da Jose Maria Lakoizketa apaiz baztandarrak (Narbarte, 1831-1889) "Catálogo de las plantas que espontáneamente crecen en el valle de Vertizarana" (1885) eta "Diccionario de los nombres euskaros de las plantas" (1889) argitaratu zituenetik
Erantzunik ez
XVI. mendeko euskal izenak
amat
2007/08/05 12:30
Liburu zaharren artean arakatzen aurkitu dut "Irala. Documentos relativos al gobernador Domingo Martínez de Irala" (Madrid, 1932), non Valle Lersundik eta Lafuente Machain ikerleek aztertzen duten XVI. mendean Rio de la Platako (Argentina) gobernadorea izan zen bergararraren berri.
