Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Navalaren publikotasuna

Navalaren publikotasuna

amat 2004/10/18 15:45

Navaleko ontziolek enpresa publiko espainiarra izaten jarrai dezaten nahi omen dute bertako langileek eta euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritza nahiz Bizkaiko Foru Aldundia izan. Horrela adierazi dute, behintzat, sindikatu guztiek, Ana Agirre Industria Sailburuak eta Iñigo Urkullu Bizkai Buru Batzarreko lehendakari jeltzaleak.

Horrelako jarreraren aurrean zenbaitek pentsa lezake normala dela langileek funtzionari nahi izatea eta ez dela batere normala Eusko Alderdi Jeltzaleak Madrilgo Gobernuaren aldeko apustua egitea. Baina, itxurak horrela iruditu arren, kontua ez da hori. Langileek ez dute publikotasuna eskatzen funtzionari-sindromea dutelako eta EAJk ez du Estatuaren jabegoa aldarrikatzen noraezean ari delako. Arazoa besterik da.

Batzuok eta besteok dakite ontziolen negozioa ez dela gaur egun merkatu garbian erabakitzen. Batzuok eta besteok dakite, inork komunikabideetan esan ez arren, Estatuak badituela beste inork ez dituen “arrazoiak” energi-hornitzaile enpresek euren itsasontzi handiak ontziola publikoetan egin ditzaten.

Bai, libre da itsasontziak Koreako ontzioletan egitea. Baita, segurutik, merkeago ere. Baina ez Koreako ontziolek eta ez hango Gobernuak ez dituzte hemengo argindar eta gas-tarifak erabakitzen.

Tarifak igotzea nahi al duzu? Bapo. Eta bide batez itsasontzitxoren bat enkargatuko bazenit...

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: