Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Alderdi Eguna

Alderdi Eguna

amat 2004/09/26 19:49

Azken 28 urteotan Eusko Alderdiak Jeltzaleak eratu izan duen “Alderdi Eguna” jeltzaleon jai politikoa da baina, baita ere, nola edo hala, euskal sektore handi baten ispilu soziologikoa ere.

Ez da batere erraz honetaz hitzegitea, are gutxiago objektibo samarra izatea, baina gaiari nolabaiteko distantzia edo neutraltasunen batez heltzekotan, esan dezagun hiru jende multzo handi direla Alderdi Egunaz hitzegin dezaketenak: urtero edo sarri joaten direnez barrutik ezagutzen dutenak; sekula joan ez diren arren urtero komunikabideetatik ezagutzen dutenak; eta espektadore gisa, bertatik bertara ezagutze aldera, estreinako edo noizik behin agertzen diren bisitariak. Lehenengoak ez dira batere objektiboak, euren jaia baita; bigarrenek ez dute zuzenean ezagutzen, beraz zer esan gutxi dute euren kasa; baina, zer diote hirugarrenek, batez ere kanpotarrak baldin badira?

Atzo bertan izan nuen aukera aurrenengo aldiz Alderdi Egunera etorritako Katalunia, Frantzia eta Italiako zenbait kazetarirekin berba egiteko eta, hitz bakar batez laburbiltzekotan, esan beharko nuke erabat “flipatuta” zeudela. Nekez ulertzen zuten nola arraio, XXI. mendean, alderdi batek horrenbeste lagun bildu dezakeen edota zelan demontre politikak, oraindik ere, hainbeste eragin duen denetariko jende xume artean.

Jai-giroa, talde-zentzua, herrikidetasuna, zuzenean parte hartu beharra, buruzagiekiko hurbiltasuna, urtean behingo senitarteko zita... badira hor zenbait balore, ia prepolitiko, honezkero inon gutxitan gelditzen direnak. Kazetari batek esaten zidan jakineko alderdi politiko baten bilkura baino, gehiago ematen duela herri oso baten tradiziozko folklore eguna, folklore hitzak duen zentzurik zaharren eta egiazkoenean.

Beste zenbaitek, ostera, ez zuen uste Alderdi Egunak luzaro iraun dezakeenik: “Hau ez da normala”, “hau garai, aro eta moda berrien kontra doa”, “eta montaje guzti hau egun bakar baterako?” “Hurrengo belaunaldiek jarraituko al dute?” Auskalo. Geroak esango du. Jaioko dira berriak...

Amatiño

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: