Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ezberdinen arteko ituna... omen

Ezberdinen arteko ituna... omen

amat 2004/10/24 17:22

EAJ, EA eta EB alderdiak bultzatzen ari diren Estatutu Politiko Berriari egiten zaion kritikarik sakonetakoa zera da: Proposamen berriak Gernikako Estatutuaren “ezberdinen arteko” ituna hausten duela.

Baina Gernikako Estatutua ez zen “ezberdinen arteko” ituna izan. Ez zen izan, besteak beste, diskurtso hori ez delako 1979koa, azken urteotan landutako teoria baizik. Gernikako Estatutua onartu zenean inork ez zuen argudio hori erabili eta onartu zuten sektoreek (EAJ, PSE, PC) nahiz ez zutenek (HB, AP) ez zuten hiritar berdin eta ezberdinen arteko binomio hori gogoan izan. “Libertad, amnistía y Estatuto de Autonomía” izan zen orduko leloa.

Gogoratu behar da 1979ko Estatutua onartu zuen PSEk ez zuela bere burua “ezberdintzat”. Autodeterminazio-eskubidea defenditzen zuen, 1936ko Eusko Jaurlaritzan parte hartu izana aldarrikatzen zuen eta Nafarroako sozialistak euskal alderdiaren barruan zeuden. Egia, bai, gaurko PSE bestelakoa dela baina, “ezberdina” izatekotan, oraingoa da ezberdina, ez 1979koa.

Bestetik, AP/PPk eta HBk ez zuten Gernikako Estatutua onartu euskal soziologian berdinen eta ezberdinen arteko eztabaidarik zegoelako, jarrera predemokratiko kontrajarrietan zeudelako baino. Urdinek demokrazia onetsi ezinik, Franco garaia hobea zelakoan; eta gorriek iraultza sozialistaren ametsetan, demokrazia nahiko ez zelakoan.

Hogeita bost urte geroago, orduko egoera ez da gutxietsi behar, baina ezta mitifikatu ere. Oraingo Estatutu Politiko Berriak Gernikakoak baino proposamen zehatzagoak egiten ditu ustezko ezberdinak gero eta berdinagoak izan daitezen. Baina kontua da EAJ/EA, EB, PP eta HB lehengo lepotik ari diren artean, PSE aldatu eta ezberdindu egin dela.

Galdera zera da: ustez ezberdinak diren jarreren arteko ziburu horretan zein da tradizio sozialistari jatorrago erantzuten diona: Francoren kontra eta askatasunaren alde gogotsu ialgi zen Alderdi Sozialista ala Aznarren zortzi urteko morrontzapetik itxuraldatua atera zaigun bertsioa?

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: