Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Interaktibitate pasiboa

Interaktibitate pasiboa

amat 2004/10/31 19:54

Interaktibitatea modan dago. Izan ere, orain guztiak izan behar omen du interaktiboa. Interaktiboa ez dena zaharkitua da, atzerakoia, ez da ezer, hutsaren hurrengoa baino ez. Interaktiboa dena, aldiz, positiboa da, eraginkorra. Hitz batez laburbiltzekotan: Superaktiboa edo hiperaktiboa.

Nik ez dut esango zorioneko interaktibitate hori txarra denik, baina bildur naiz ez ote den gure gizartearen hainbat ahulezia tapatzeko hitzetik hortzera darabilgun aitzakia magikoa. Beste modu batez esanda, nik ez dut ukatuko teknologia berriek pertsonen arteko harreman-kopurua areagotzen ez dutenik, baina behar bada irakurleari dezente kostatuko zaio frogatzea gure gizarte honetako harremanak gure gurasoen garaietakoak baino aktiboagoak direna.

Paradoxa bada ere, zenbat eta teknologiek gehiago erraztu makinen bitarteko giza-harremanak, are pasiboagoa da hiritarren gizartearekiko lotura. Interaktibitateak denetariko tramankulu elektronikoen erabilpena sustatuko du seguru asko, baina baita segurutik gero eta gizarte pasiboagoa erakarri ere.

Interaktibitate elektronikoa gero eta handiagoa den honetan, harreman pertsonalak gero eta urriagoak dira eta, ondorioz, gero eta antzuago pertsona horien emaitza publikoa eta euren gizartearekiko atxikimendua. Zenbaitek pentsa lezake jarrera honek ondorio latzak erakarri ditzakeela politikagintzan, esate baterako. Baina, besterik uste arren, politika da, hain zuzen ere, egoera berrira errazen egokituko eta gutxien sufrituko dutenetakoa.

Giza-harreman zuzenen murrizketak beste hainbat arlo apalagotan izango du hil ala biziko eragin nabarmena. Herrigintzan oinarri-oinarrizko mailan antolatu ohi diren ekintzak izango dira gehienbat ahulduko direnak. Besteak beste, koru eta dantzari-taldeak, mendigoizale-elkarteak, kirol-saioen antolatzaileak, auzo-mugimenduak, kultura-ekintzak... esparru bolondresa alegia.

Gero eta pertsona interaktiboagoak, gero eta herri-plaza pasiboagoan. Interaktibitate pasiboa.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: