“Patxo” Belaustegigoitia Parisko eraikinaren erosleetakoa
“Patxo” Belaustetegigotia nor izan zen jakiteko Wikipedian begiratu besterik ez dago baina, hori bai, euskaraz edo ingelesez jakin behar da, frantsesez eta espainieraz ez da-eta ezer agertzen. Ubera honetan, ulertzekoa-edo da Madrilen hartaz ez jabetzea, baina, harrigarri samarra ere bai, Euskal Herrian inor gutxi gogoratzea Athletic-en jokalaria izan zela. Ez, "Patxo" ez zen izan Jose Maria Belaustegigoitia Landaluze “Belauste” bezain ona eta ezaguna, baina, tira. “Belauste" ez zen Parisen eraikinik erosten jardun eta “Patxo”, ostera, bai.
Belaustegigoitiarrak ez dira gero bart gauekoak. Euren aitonaren aitona-edo, Jose Paulo Ulibarri (1775-1847) idazle okondarraren “Gutun liburuan” aipatzen da, Iztueta, Novia Salcedo eta Mateo Zabalarekin batera.
Gentza Belaustegigoitia, azken errenazentista
La bella Lola y el león de Amberes. EIBAR aldizkaritik hartua.