Artxiboa 2006

Zenbait ohar euskal ipuingintzaz

Irakurle fidela konturatuko zen bezala, sikutea izan dugu Batelariak-en, azken aldi honetan; espero dezagun konpontzen hasiko garela Volgako Gabonetako gure afari tradizionalean, gero eta hurbilago dagoena. Bitartean, birziklaiaren ohitura arriskutsura joz, Durangoko Azokarako Diario Vascok argitaratu zuen gehigarrian agertutako Iban Zalduaren artikulu hau eskaintzen dizuegu, gehikuntza ñimiñoren batekin. Gehiago irakurri

Iban Zaldua 2006/12/19

Poor as folk

Etxean geratu naiz, euskal poesia irakurtzen dudanean dabilkidan tristura sakona argitu nahian. Poesia den gauza guztien artean, eta poesia defini daitekeen modu guztien artean, niri gaur buruan dabilkidana ez da txarrena izango. Gaur apetatu zait poesia irudikatzea, hitz kondentsazio bat izan ezik, kondentsazio edo metatze historiko bat bezala. Eta pentsatzera gelditu naiz (ostirala eta gaua bada ere, etxean) hondar diakronikoak zer eragin ukan dezakeen gure gaurko irakurketan edo idazketan. Gehiago irakurri

Angel Erro 2006/11/10

Gay poesia: Cathal Ó Searcaigh

Gehiago irakurri

Rikardo Arregi 2006/10/24

Naturaren kontra

Iritsi da udazkena, zorionez, eta euria eta freskoa aitzakia ezin hobeak dira ni bezalako gurasoentzat gehiagotan ez joateko Naturaren altzora, datorren udaberrira edo udara arte behintzat –umeekin, badakizue, noizean behin egiteko obligazioa dagoen zerbait, eguraldia oztopo ez bada behintzat–. Ba, aleluia, oztopo izaten hasi da jada, eta nire poza zuekin konpartitu nahiko nuke Oscar Wilderen pasarte baten itzulpenaren bitartez. Horrek ez du esan nahi, deigarritasun arrazoiengatik egokia iruditu zaidan izenburua gora-behera, Naturaren aurka nagoenik guztiz: Natura dagoen lekuan eta ahalik eta osoen kontserbatzearen alde nago, eta zinez deitoratzen ditut gure bizimodu turbokapitalistak Naturari egin (eta egingo) dizkion kalteak; ez nago horren ados, ordea, Naturarengana joateko daukagun nolabaiteko betebeharrarekin, oso nabarmena mendigoizale bulartsuz beteriko gure herri, nazio, leku edo dena delako honetan. Gehiago irakurri

Iban Zaldua 2006/10/10

Jose Ramon Goikoetxea “Ardotxi”: "Mentxakaren aitorpena".

Gehiago irakurri

Pruden Gartzia 2006/10/03

Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (eta III)

Eta hemen duzue sail honen azkeneko emanaldia, jaso ditugun albiste freskoenekin (susmatzen dugu egileek ez dituztela liburuotako batzuk ezta amaitu ere, oraindik...). Bejondeizuela. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2006/09/12

Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (II)

Hemen duzue, agindu bezala, aurtengo eta edozein urtetako edota mendetako euskal kulturaren hitzordu nagusian, hots, Durangoko Azokan salduko diren liburu berrien aurrerapenaren bigarren partea, zeinari, sentitzen dugu, hirugarren bat gehitu beharko baitiogu, azkenean: lehenengoa argitara eman ondoren pilo bat dei jaso dugu argitaletxeetatik nobedade gehiagoen berriekin. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2006/09/07

Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (I)

Editoreen eta oraindik hitz egiten diguten euskal idazleen artean ikerketa-lana burutu ondoren, eta Juan Luis Zabalak Berrian argitara eman baino lehenago, Volgako Batelariak inoizkari honen irakurle txit agurgarri guztientzako esklusiban, hemen duzue aurtengo Durangoko Azokan zientoka edo milaka salduko diren liburuen uztaren aurrerapena, bi partetan emanda. Joan pentsatzen zeinetan xahutuko dituzuen zuen xoxak! Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2006/09/04

Kritika gautiar txikia hiru fasetan

Gehiago irakurri

Angel Erro 2006/08/15

Literaturaren izaera txirrindulariari buruz (gehiago)

Gehiago irakurri

Iban Zaldua 2006/08/01

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Jakinduriaren jainkosari Pruden Gartzia, 2011/08/30
Koldo Izagirrez ari zara, ezta? Julen Aseginolaza, 2011/08/15
amen! minerva, 2011/08/04
besteren bat bada, 2011/06/22
Larru ondoko sorkuntza Leire Saitua, 2011/06/17
Etiketa lainoa
Elkarrizketak Irakurri gabeko liburuen kritikak Kritikak Postindependentziarenak Testuak Volgako Batelarien ukaseak