Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Urkuzuko "errekia"

Asier Sarasua 2007/02/27 20:51

"Urkuzuko itturrixak, baleki berbetan...". Holaxen diño kantu zaharrak. Tira, ba, atzo ez zan izan itturrixa, hodi bat baiño.

Urkuzuko torre inguruetan biharrian dabizen gruak eta eskabadorak ur-hodi bat lehertu, eta bidia erreka bihurtu zan 40 minutuz.

Nere lankide Jatsuren eskutik, eta Amsterdametik bueltan (sic) heldu jataz honek argazkixok.

Flickr-en gehixago

Urkuzu inguruko etxiak 12 orduz egon ziran urik barik (etxe barruan, diñot).

Ego erreka, Eibar

Asier Sarasua 2007/02/23 09:50

Eibarko errekian izena Ego da. Gure herrixa zeharkatzen dau, mutur batetik besteraiño. Baina nundik dator eta nun dauka iturburua? Galdera erreza dirudi; erantzun errezekua, esan gura dot. Ba, ez pentsau! Behin baino gehixagotan erabili dogu gaixa esku artian, eta esango neuke galdera horrek ez daukala erantzunik, ez errezik, ez zailik. Toponimia aldetik, behintzat.

Egin deigun gorutz errekan zihar. Ego errekia Maltzagan hiltzen da, Deba ibaixan ittota. Hortik gora, Eibar guztia gurutzatzen dau (herri azpittik gehixena), sortaldetik sartaldera, eta Ermuko sarreraraiño jarraittu geinke bere jarixua. Horraiño konforme.

Ermuko sarreran, baiña, errekiak beste bi itturri nagusi hartzen dittu.

1) Ermuko urak

Batetik, Ermutik datozen urak, gorutz jarraittuta, beste bi adarretan banatzen diranak: Areittio ingurutik datorren Urtia (Urteaga) errekia; eta Goitondotik datorren Berano erreka, Trabakua eta Urko aldeko urak jasotzen dittuana.

2) Aixola

Bestetik, Aixola eta Eitzaga aldetik datorren errekia daukagu, normalian, Aixola erreka izenakin ezagutzen dana (basarri-auzo horrek be izen horixe dauka). Bere iturburua Intxortan dago, eta Elgetako frontoi azpittik pasauta, Aixolara eta Eitzagara heltzen da.

Ego errekia, hortaz, Eibarren bakarrik daukagu. Elgetako, Zaldibarko, Ermuko eta Mallabiko urak batzen dittu, baina Eibartik kanpo beste izen batzuk daukaz (Ermuko sarreran izan ezik).

Aurreko 4 udaletxietan galdetu neban, eta iñungo mapetan ez da agertzen Ego izenik. Ejerzituan mapetan bez; XIX. mendeko mapetan bez. Elgetako eta Ermuko toponimia historikuetan (Euskaltzaindiak kaleratuta) bez.

Ego, orduan, Eibarko zatixan izena besterik ez da? Eta holan izango ete zan beti?

Mapa txiki bat egin dot teknologixa barrixak erabilitta.

Ego ibaia eta ibarra

 

Zer diño herrixak?

Eibartarren artian galdetu ezkero, gehixenendako, Trabakutik datorren adarra izango litzake Ego.

Zer ziñon Juan San Martiñek?

Egoarbitza mendixan azpiko errekiak (Aixolak) eukiko zebala jatorriz Ego izena. Egotxia (Egoetxeaga) auzunia be inguruan dago.

Zer ziñon Bittor Kapanagak?

Kapanagak teorixa (edo ideia) bat bota zeban, esanez Bizkai inguruko antxiñako tribuen lurraldian 3 ibai nagusi zerela: Ego (gaur egungo Deba), Artibai, eta Iparribai (Nerbioi ibaia, bere albuan dago Aperribai auzua).

Beraz, Elgoibar izenaren aintzinako forma “Ego-ibar” izan zitekeen eta orduan “Ego” izena ez Eibarko ibaiarena bakarrik, Deba ibaiarena ere izango genuen. Eta “Elgoibar” izenak “río del sur” esan nahi duenez, ikerbide bat eskaintzen zigun. Geroago ohartu nuen Markina aldean Artibai genuela (arte-ibai). Beraz, hegoko eta arteko ibaiak izanez, iparrekoa edo iperrekoa ere nonbait izan behar zan. Eta hariari jarraikiz, Aperribai deituraz ohar egin nuen. Gero, Galdakaon auzo bat zala Aperribai, eta ingurua aztertuz, honako hau jakin nuen: Orduña aldetik zetorren ibaiak eta Durango aldetik zetorrenak bat egiten duten lekuan jauregi eder bat zegoela lehenago, Aperribai izena zuena. Eta Aperribai = Iperribai izango zala bidezkoa iruditu zitzaidan.

 

Zer diñue geografuak?

Geografuen arabera, afluente luziena (eta jarixo haundixena daukana) izango litzake errekian iturburua. Baina gure kasuan, zein? Zer adarrek dauka ur eta indar haundixagua? Elgeta-Zaldibartik datorrenak? Ermua-Mallabittik datorrenak? Zein dago urriñago? Intxorta edo Trabakua?

Oharra (2020ko martxuan): Wikipediako artikulu batian askatu da korapilo hidrologikua: Trabakuko adarra ei da adar nagusixa eta, hartara, Ego errekian itturburua, eibartarren artian ahoz jaso eta aittatu izan dan moduan.

Gerra zibila Eibarren eta Elgetan

Asier Sarasua 2007/02/16 12:08

guerra_civil.jpg Datorren astian aurkeztuko da Eibarren La guerra civil en Eibar y Elgeta. Aurkezpena datorren eguenian (hilak 22), arratsaldeko 19.30etan, Portalea kultura etxian.

Jesus Gutierrez historialari eibartarraren lana da, eta gerra zibilak gure herrixan izandako eragiña azaltzen dau. Errepublika sasoian hasten da, gerrako 3 urtiak aztertzen dittu, eta baitta gerra osteko represiñua be. Argitalpenaren inguruko informaziño gehixago, albiste honetan.

Hemen beste pare bat lotura:

Jesus Gutierrezen aurreko lana - Insurreccion de 1934 en Eibar - ezagututa, eta gerra zibilaren kontua zer ondo eta sakon aztertu daben jakinda, ez daukat dudarik erreferentziako liburu bihurtuko dala.

Zelan hazi jakun, ezta?

Asier Sarasua 2007/02/15 23:32

Atzo illuntzian etxian. Maddi (3 urte) eta Manex (urtebete) jolasian. Holako batian, Maddik bere amari serixo-serixo begiratu, eta esan detsa:

"Ama, zelan hazi jakun txikixa, ezta?"

Zu bai nausittu zarala, Mimi

Egunpasa ederra Astigarretan (Beasain)

Asier Sarasua 2007/02/11 23:02

Azken urte t'erdian Beasaingo euskara jasotzen eta aztertzen jardun dugu, 2005ean kaleratutako beka bati esker. Lau lagun ibili gara zeregin horretan: Itziar Alberdi, Xabier Mendiguren, Aintzane Agirrebeña eta ni neu.

Lan gogorra izan da, baina aberasgarria oso. Ia-ia 50 lagun elkarrizketatu ditugu, bideoz, eta ondoren euren hizkera aztertu dugu. Polita izan da, eta niretzat bereziki interesgarria Goierri inguruko hizkera entzuteko eta gozatzeko aukera eman digulako.

Beasaingo euskara biltzeko proiektua

Proiektua amaitzear dago (azken zuzenketak egiten dihardugu), eta egindako lana ospatzeko, atzo (larunbata) bazkaria eta egunpasa ederra izan genituen Astigarreta auzoko "Astauzel" elkartean. Udalak gonbidatuta, bertan elkartu ginen elkarrizketatu (10 inguru falta), elkarrizketatzaile (Itziar falta) eta udaleko ordezkariak (Ane, Andoni, Patxi, eta Aitor).

Eskerrik asko denei, euren laguntzagatik, eta atzoko egunpasa ederrarengatik. Bazkari ederra, eta giro ederragoa. Bertsolaririk ere ez zen falta izan. Ekaitz Goikoetxea (Beasain) eta Bixente Gorostidi (Amezketa), ondo baino hobeto aritu ziren, eta zorionak eurei ere. Proiektua borobiltzeko ospakizun perfektua izan zen.

Datozen asteotan kaleratuko dira liburua eta DVDa, eta ea orduan ere horrelako egunpasa polita izaten dugun.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Ederra! Zorionak. Amatiño, 2026/03/10 21:51
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33