Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Maddiren hiztegia

Maddiren hiztegia

Asier Sarasua 2005/03/13 10:30

Maddik 21 hilabete bete dittu juan zan astian. Koskortzen hasitta dago, eta honezkero txaplata hutsa da. Hortxe dabil, egun guztia, marmarrian edo txilixoka, baina barriketan jo-ta-sua.

Orain dala hile batzuk arte ume-berbetako berbatxo batzuk besterik ez zittuan ahoskatzen (apapa, lolo, nanan, txitxi, apatxi, pa...). Oindiokan holakuak be erabiltzen dittu, baina honezkero hasi da beran hiztegitxua sortzen, eta ume-berbetia baztartzen. Esate baterako, “pupu” laga dau, eta “mina” esaten hasi da.

Gezurra dirudi, baina azkenian beran zarata eta sasiberbetara ohittu eitten zara, eta 21 hilabeteko kakaumia edozer esateko gauza dala esango neuke. Aitzen emoteko, barrena.

Azkenengo egunotan berak esaten dittuan berbak batzen jardun dot. Hauxe da Maddin hiztegixa :

Abaia: baloia
Agui: agur
Ama
Amama
Amen: hemen
An
Anaña, alaña: arraina
Apattu: harrapatu
Apupu: apurtu
Alosa: arroza
Atia
Attatto
Attona
Attu: hartu
Atua: autoa
Atza: hartza
Aunixa: haundia
Bai
Battitta: pilota (pelotita)
Bayuyu: zabaldu
Bete: bete(ta)
Bi
Bilix: berriz
Bilixa
Bitta: bainera, bitsa
Bo: bost
Bota: botak, oinetakoak
Botta, batta: bota
Butti: busti
Ddeddela: zerealak (Corn Flakes)
Dduttu: lotu
Dduxau: gehiago (geixau)
Epini: ipini
Eua: beroa
Ex
Ipini
Itti: itxi
Itxia: etxea
Lau
Mina: min
Minina: laranja ura (mandarina)
Mon: eman
Ninia: biberoia, esnia
Ogixa
Ona: hona, etorri
Oneni: honekin
Onia: ume txikia (bera baino txikiagoa)
Ono: ondo
Otta: hotza
Pittina: piszina
Pupuma: motorra
Pupumomo: hipopotamoa
Puria
Pututa: apurtuta
Tena: trena
Ttatta: kaka
Ttittina: zikina
Ttixa: pixa
Ttuddixa: txoria
Ttuttu: kuku
Uda, uba: ura
Uniña: urdina
Utti: hutsik
Uttisi: ikusi
Yo: jamon york
Yusi: jausi

Familiako gehixenon izenak be esaten dittu:

Mimi: Maddi
Abane: Abarne
Ainana: Ainara
Ane
Ané: Aner
Anoa: Ainhoa
Atie: Asier
Attó: Aitor
Baitte: Maite
Balen: Malen
Batto: Pablo
Eddu: Edu
Eyi: Erdi
Garara: Garoa
Pittel: Mikel
Yeye: Leire
Yon
Yoyone: Jaione

Laster Luis be ikasi biharko dau.

Aipagarririk?

Azkar, azkar, eta gainetik begiratuta, pare bat kontu garbi ikusten dira. Pentsatzen dot ume gehixenetan antzera izango dala, hizkuntzak eta euskalkixak edozein izanda be. Azken baten, sinplifikaziñuak dira danak:

  • ez dau kontsonante talderik erabiltzen (bost : bo; trena : tena; apurtu : aputtu...)
  • dardarkarixak (r) ez dittu ahoskatzen; igurzkarixak (f, j) ezta.
  • herskarixen artian be (b, d, g, p, t, k), ezpainbikarixak bakarrik erabiltzen dittu: b eta p. Bestiak, bai horzkarixak (d, t), bai belareak (g, k), sabaikari bihurtzen dittu: dd, tt.
  • Sudurkarixen artian be, ezpainbikarixa gehixago darabil (m n baino gehixago)
  • soinu asko palatalizatu edo busti eitten dittu: t ixa beti (apattu, aittatto...); tz be bardin ahoskatzen dau (hotza : otta; bitsa : bitta...)
  • eta hitz hasierako z be palatalizatu eitten dau: ddedelak (zerealak), ttittina (zikiña)
  • Sudurkarixa (n), ostera, gehixenetan ez dau bustitzen: ttittina (zikiña), mina (miña)
  • azken baten, 5 kontsonantekin eitten dau ixa dana: tt, dd, b, m eta p.

Eta nahikua eta sobra daka.

Julen
Julen dio:
2005/03/14 11:40

Joe Asier, hori da hori hizkuntzalari lana azken muturreraino eroatea!! ;-) Ederra artikulua, oso polita, benetan. Eta barre be ein dot: jamon york, zerealak eta hipopotamoarena mundialak dira!!

asier
asier dio:
2005/03/14 12:44

hizkuntzalari lana baino, "lehelengo-alabia-euki-dot" sindromea.

Badakizu: lehelengo berbak, lehelengo barriak, lehelengo txantxak, lehelengo... dana espeziala, eta nere alabia modokorik ez dago.

Atzo lagun batekin berbetan eta "bai, nik be lehelengo semiari jaso netsazen berbak; bigarrenari? okurridu bez".

Malo
Malo dio:
2005/04/18 14:40

Oso oso ona hiztegia!! Nabil barrez lehertzen oin dala ordubete. Ai zelako argixa dan gure potxolita.

Bueno, lanian jarraitxu bihar. Ia hiztegia eguneratzen dozun ze Batto "obsoleto" gelditxu da oin Malo ipini biharko dozu. Agur.

Malo
Malo dio:
2005/04/18 17:30

Umiataz hain beste berba ein da aitxan egunataz ahastu. Ikusten nauzun hurrenguan ez euki kontuan, ero behintzat ez esan Maddiri ahastu jatala. Zorionak salao!!

eskerrik asko, salao!
eskerrik asko, salao! dio:
2005/04/18 21:35

Eskerrak gogoratu zaran! Mimo guztiak umiari, eta aittatto ahaztuta?

Bai, Malo, zerrenda hori zahartuta geldittu da. Hain da argixa gure alabia eze... hilabetian mordua ikasi dau!

Hile batzuk barru kapitulo barrixa.

eyi
eyi dio:
2005/04/20 19:41

Aupa Asier Kategoria! Asko gustatu zait hiztegia,horrela segi,entrenau eta gero egingo diguzu beste bat Urkorentzat ja! Maddi mundiala da, horrek Sarasua Ituzen nahazketarik onena hartu du.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz