Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Egunpasa ederra Astigarretan (Beasain)

Egunpasa ederra Astigarretan (Beasain)

Asier Sarasua 2007/02/11 23:02

Azken urte t'erdian Beasaingo euskara jasotzen eta aztertzen jardun dugu, 2005ean kaleratutako beka bati esker. Lau lagun ibili gara zeregin horretan: Itziar Alberdi, Xabier Mendiguren, Aintzane Agirrebeña eta ni neu.

Lan gogorra izan da, baina aberasgarria oso. Ia-ia 50 lagun elkarrizketatu ditugu, bideoz, eta ondoren euren hizkera aztertu dugu. Polita izan da, eta niretzat bereziki interesgarria Goierri inguruko hizkera entzuteko eta gozatzeko aukera eman digulako.

Beasaingo euskara biltzeko proiektua

Proiektua amaitzear dago (azken zuzenketak egiten dihardugu), eta egindako lana ospatzeko, atzo (larunbata) bazkaria eta egunpasa ederra izan genituen Astigarreta auzoko "Astauzel" elkartean. Udalak gonbidatuta, bertan elkartu ginen elkarrizketatu (10 inguru falta), elkarrizketatzaile (Itziar falta) eta udaleko ordezkariak (Ane, Andoni, Patxi, eta Aitor).

Eskerrik asko denei, euren laguntzagatik, eta atzoko egunpasa ederrarengatik. Bazkari ederra, eta giro ederragoa. Bertsolaririk ere ez zen falta izan. Ekaitz Goikoetxea (Beasain) eta Bixente Gorostidi (Amezketa), ondo baino hobeto aritu ziren, eta zorionak eurei ere. Proiektua borobiltzeko ospakizun perfektua izan zen.

Datozen asteotan kaleratuko dira liburua eta DVDa, eta ea orduan ere horrelako egunpasa polita izaten dugun.

etiketak: Euskara
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2007/08/20 16:07

Goierri Telebistako lankideak ere Astigarretan izan ziren, eta hitz batzuk jaso zizkiguten. Hauxe bideoa:
Beasaingo hizkera

(Bideoa 35. segunduan hasten da)

borthuzai
borthuzai dio:
2007/03/03 12:41

Oraindik ez dut zuen lanaren edukiaren berri izateko aukerarik izan (beno, Goierri Telebistako elkarrizketa soilik :-) baina eskerrikasko bihotz-bihotzetik egin duzuen lanagatik. Behar genuen halako zerbait Beasainen. Beti pare bat, hiru bat pauso atzerago ibiltzen gara euskara, kultura... eta horrelako kontuetan, baina azkenean fundamentuzko zerbait egin dute udaletxe alde horretan. Eskerrikasko berriz ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz