Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Turistentzako zortzikoa

Amatiño 2008/08/09 19:46
Sarasatek sarri asko errepikatzen omen zuen, Iruñeko ikasleen artean, zortzikoak 5/8 konpasa behar zuela nahi ta nahiez. Behin, ordea, Parisen bere 'Capricho vasco' interpretatu ostean, bertara inguratutako ikasle iruñarrak zera bota zion: “Ez dut ezer ulertzen, zortzikoa 5/8 dela erakutsi diguzu eta zuk, berriz, 3/4ko konpasaz jo duzu”. Eta maisuak lasai asko, batere ikaratzeke, erantzun: “Arrazoi duzu, baina nik ez dut gaur euskaldunentzat jo, Parisko turistentzat baizik”.

Lorenzo Zabalaren euskal aztarrena

Amatiño 2008/08/03 22:17
Armeria Eskola sortu (1912) zeneko berrogeita hamar urtebetetzea zela-eta, 32 agintari, irakasle eta idazleren iritzi-artikuluak; 120 inguru agiri eta argazki; eta 134 erakunde eta enpresaren iragarkiak bildu zituen, 1962an, Ikasle-ohien Elkarteak argitara emandako liburuak. Den-denak erdaraz, bat izan ezik. Nor ote frankismoaren basamortu hartan euskaraz idazten ausartu zen bakarra? Lorenzo Zabala, Motobic ziklomotore-enpresaren sortzaile eta ugazaba.

Gontzal Mendibilen Arrupe-puzzlea

Amatiño 2008/08/01 18:24
Orfeoi Donostiarra, Ludvig Orkestra Sinfonikoa, Igor Yebra balleta, Araoz-Easo Eskolania, Marife Nogales mezzosopranoa, Pascual Molongua baxua, Beti Jai Alai dantza-taldea eta beste laurogeita hamar inguru antzezle, non eta Loiolako baseliza barrokoaren atarian --udako gaurik epelenean--, nekez izan zitekeen gero erdipurdiko ikuskizun antzua…
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal