Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gontzal Mendibilen Arrupe-puzzlea

Gontzal Mendibilen Arrupe-puzzlea

Amatiño 2008/08/01 18:24
Orfeoi Donostiarra, Ludvig Orkestra Sinfonikoa, Igor Yebra balleta, Araoz-Easo Eskolania, Marife Nogales mezzosopranoa, Pascual Molongua baxua, Beti Jai Alai dantza-taldea eta beste laurogeita hamar inguru antzezle, non eta Loiolako baseliza barrokoaren atarian --udako gaurik epelenean--, nekez izan zitekeen gero erdipurdiko ikuskizun antzua…

Ikuskizuna ikuskizun, hiru alderdi azpimarratu nahi nituzke nik San Inazio egunaren ilunabarrean ikusi eta entzundakoaren ondotik. Aurrenik, Gontzal Mendibilen produkzio-zentzua; ondoren, bere aktore-gaitasuna; eta azkenik, 'last but not least',  Jesusen Lagundiaren ausardia.

Nire isiltasun hau, lehen eta behingoz, ikusentzule arrunta gogoan izanik burututako musikala da. Segurutik Gontzal Mendibilek beste hainbat aukera –edo tentaldi-- berritzaileagorik izan zezakeen, baina Pedro Arruperen bizitzaren zeharreko nondik norakoa adierazteko, besteak beste, Haendel, Bach, Louis Armstrong, Pablo Sorozabal, Bitoriano Gandiaga edo Mikel Laboa taula berean elkartzeko gauza denak ondotxo asko daki zer nahi duen eta zertan ari den.

Indartsua, berriz, Aita Arrupen janzkeraz, soinez eta arimaz ordu bi luzez mozorrotzen den Gontzal Mendibil aktorea. Gidoiak abian jarritako hitzak, berriz, neurtuak eta zuhurrak. Zail gero gehiago esatea horren berba urriz. Gontzal Mendibilen esanetan, Aita Arrupe zehatza bezain zorrotza da, eta beti ere adierazkorra.

Auskalo, azkenik, zein den Aita Santua eta Aita Arruperen arteko solasaldiaren azken esangura, baina harako isiltasuna oihu zoli eta salatzaile bihurtzen da musikalaren hogeigarren ekitaldian.

Aita Barturen (2007 Sabino Arana Saria) jesuitak kontatua da, Hegoameriketako misioetan ari zela Aita Arrupe generala bisitari joan zitzaionekoa. Pare bat egunetan hantxe izan omen zuen Erromatik joandako nagusia eskolak, ospitaleak, tailerrak eta ortuak ikuskatzen baina batere baloraziorik egin gabe, ordea. Azkenean, ostera, alde egiteko hegazkin-eskaileran, Aita Arrupek esan omen zion: “Por cierto, Padre Barturen, todo muy bien, de diez. Pero no esperaba otra cosa siendo Vd. de Bilbao”.

Gontzal Mendibil ez da, ez,  bilbotarra baina, nonbait, hurbil samarrekoa.

 Nire isiltasun hau

 

Ioannes Xabier
Ioannes Xabier dio:
2008/08/02 22:39

Ez Amatiño, hori nire blogaren helbidea da. Horrekin sinatu dut :-) Zure postean, Aurruperen argazkiaz arin nintzen. Barkatu konfusioa. Asko gustatu zait, badakigu Arrupek Japonen budismoaz interesatu zela, hain zuzen Chardin bezala Chinan, ta lehenago Mateo Ricci XV.mendean... Denok Jaso'tar Xabierren bidean, agian ,kristau bat meditazio budistan dirudi...

Amatiño
Amatiño dio:
2008/08/02 21:24

Ez diat ulertzen zein argazki miresgarriz ari ote haizen. Hire http://oikoumene.nireblog.com horretan ez zaidak ezer agertzen.

Ioannes Xabier
Ioannes Xabier dio:
2008/08/02 14:11

Gontzal Mendibil Zeanurikoa da. Orain dela aste pare bat ETB-ko, programa batean atera zen "La Mejor Mirada de Euskal Herria". Zurekin batnator, Gontzalen "produkzio-zentzua" ta "aktore-gaitasuna" ezin hobeak direlakoan, eta horregatik bere erreportaia Gorbeiari buruzkoa irabazle atera zen. Beste bat izan balitz, igual igual Gorbeia ez zatekeen aterako. "Produkzio-zentzua" eta "aktore-gaitasuna eta humorea" igual ere dira Jesusen Lagundiaren ausardiaren oinarriak. Gaur egun badirudi hedabideek nahiago dutela Roucok hitzegitea, beste kristau asko egonda : Sobrino eta abar..Eta zelako lana egiten ari direla. Nire teoria hau da : PSOE eta PP han dira berdinak , zeren topiko-istorikoetara jo behar dutela pseudo-ezberdintasun bat adierazteko, eta tartean eliza kontuak.Beno eta amaitzeko eta jesuitei buruz hitzegiten badugu , zera esan behar det (Teilhard de Chardinen bahimenez), agian egunen batean blogosfera hau noosfera bihurtuko da.

Ondo izan Amatiño!

http://oikoumene.nireblog.com

ps. argazki miresgarria.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: