Turistentzako zortzikoa
Anekdota hau Ara Malikian biolinjoleak kontatu zigun aurrekoan, Debako elizaren klaustroan eman zuen kontzertuan zehar. Benetan kontzertu paregabea Libanon jaiotako armeniarrak Pablo Sarasateren omenez (1844-1908) eskainitakoa. Beste horrenbeste egin zuen zenbait egun lehenago Donostiako Musika Hambostaldian baina, Kursaalean isil-isilik biolina jo besterik egin ez zuen artean, Deban barra-barra hitzegin zuen, gaztelania joriz eta naroz hitzegin ere.
Artista da gero gure armeniarra. Musikari aparta ezezik, baita kontu-kontari aritzeko aproposenetakoa ere, Sarasate zenaren ildo beretik hain zuzen ere. Nafarrari hainbat kritikok leporatu izan zion hobea zela zirkotan musikagintzan baino. Hala ere, iruñarrak ez omen zien jaramon handirik egiten eta, gainera, berak konposatu eta utzitako errepertoria lekuko, begi bistakoa gero biolinjole bizkorra behar izan zuela izan.
Ez dira geroztik alferrik ehun urte joan. Segurutik Ara Malikian Pablo Sarasate baino dezente showman berritsuagoa da baina, egungo era eta moldeen arabera, nekez leporatuko dio inork gaitasunik eta ganorarik eza.
Gaur egungo biolinjolerik onenetakoa izateaz gainera, Ara Malikian alaia da, gozoa eta entretenigarria, gizon ona ematen du, haurren artean jotzea gustatzen zaio eta lekuan lekuko baloreak bertatik bertara ezagutu nahi izaten dituen kosmopolita dugu.
Jesus Mari Arrizabalaga Debako alkateak programa-hitzaurrean politto idatzi bezala: Orain, itxi begiak, eta ikusi egingo duzu; entzun, eta aditu egingo duzu; maitatu, eta amets egingo duzu...
Showmana da bai. Nik Elgetako Espaloian ikusteko plazerra izan nuen. Ordukoan antzerkilan bateko aktore zen. Pagagnini da antzezlana eta benetan ederra da gero! Ikusteko aukerarik baduzu ez galdu. Euskal Herrian Noainen izango dira urriaren 24an eta 2009ko urtarrilaren 31n Donostian. showman ona bai, baiña musikari galanta!
http://www.yllana.com/espanol/HTML/pops_coproduccion/pop_pagagnini.html